Herritarrei Laguntzeko Bulegoak
Herritarrei Laguntzeko Bulegoak zuzeneko arretarako kanalak dira. Hauen bidez hiriaren bizitza publikoan parte hartzeko aukera dago, udalaren eskumenekoak diren elementuei buruzko iradokizunak eta kexak gehituz.
OHARRA: aurrez aurreko arretarako,hitzordua eskatu behar da.
Ordutegia
- Astelehenetik ostiralera:
- Bulegoak: 09:30etik 20:00etara.
- Lehiatilako izapide azkarrak* 8:30etik 21:30era.
- Larunbat eta jaiegunetan lehiatilako izapide azkarrak bakarrik, 8:30etik 21:30era.
- Abuztuan, ordutegi bereziak. Herritarrei arreta emateko webgunean kontsultatu.
San Antonio kaleko bulegoak eta San Martineko bulego teknikoek ordutegi bereziak dituzte.
* Leihatilako izapide azkarrak honako hauek dira: abian diren inskripzioak, errolda-txartelak ematea, HUT eta BAT txartelak jasotzea, WIFI bonua kudeatzea, ordainagiriak txartelarekin kobratzea, bizikletak erregistratzea eta kirol-instalazioetako abonamenduak (betiere HUT dagoeneko badute).
Zerbitzuak
- Udalari eta hiriari buruzko informazioa.
- Udal jarduerak kontsultatzea eta izena ematea (ordainketa txartelarekin bakarrik).
- Udaleko sail eta zerbitzuetako izapideen kudeaketa.
- Herritarren Udal Txartela (HUT) eskatzea.
- Herritarren Postontzirako sarbidea; horren bidez, Udalean kexak eta iradokizunak egin daitezke.
Arreta-sare hori udaleko sail eta zerbitzu ezberdinetako bulego espezializatuekin osatzen da.