Ekonomi Jardueren gaineko Zerga (EJZ): jardueraren alta edo aldaketa

Aldaketaren bat -dela zergarekin zerikusia duen daturen bat (langile kopurua, instalatutako potentzia, ibilgailu kopurua...), dela aretoaren azalera, dela zergetarako helbidea (hots, jakinarazpenetarako helbidea)- gertatzen denean, aldaketaren deklarazioa aurkeztu beharko da.

Jardueraren helbidea aldatzea ez da aldaketatzat jotzen; kasu horretan alta eta baja deklarazioak aurkeztu beharko dira.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Atención online Online izapidetzea.

Nork

Enpresa, lanbide edo arte jardueraren batean bere kontura aritzen den edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Enpresa, lanbide edo arte jardueraren batean beren kontura aritzen diren pertsona fisiko edo juridikoek EJZn alta deklarazioa aurkeztu beharra dute, hori ordaintzetik salbuetsita egon ala ez.

Epea

Jarduera berria edo aldatu den jarduera hasi baino 10 egun lehenagoko epearen barruan.

Dokumentazioa

Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta edo baja eman nahiz aldaketaren bat egiteko deklarazioa formalizatzeko asmoa duten zergadunek ERROLDA EREDUA aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik: www.alava.net(Beste leiho batean irekiko da).

Hauek dira Udalean aurkeztu beharreko ereduak:

  • 840 inprimakia: enpresa jardueren alta, baja edo aldaketa deklarazioa helbide eta jarduera bakoitzeko.
  • 841 inprimakia: lanbide eta arte jardueren alta, baja edo aldaketa deklarazioa.
  • 842 inprimakia: alta, baja edo aldaketa deklarazioa jarduerari atxikitako areto bakoitzeko.
  • 848 inprimakia: eragiketa bolumenaren jakinarazpena, enpresaren helbidea Arabatik kanpokoa bada.
  • Alokairu kontratuaren fotokopia, deklaratutako azalera katastroko azalera baino txikiagoa bada.
  • Enpresa eta arte jardueren kasuan, eratzeko eskrituren kopia, baldin eta sozietateren helbidea Arabatik kanpokoa bada.
  • Identifikazio agiriaren fotokopia (IFK, NAN, AIZ...).
  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia adierazten duen agiria.
  • Arabako Foru Ogasunean aurkeztutako errolda ereduaren sarrerako erregistro-zenbakia adierazi beharko da "Informazio osagarria" atalean.

Araudia

Zenbatekoa

Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Kopuru hori Ekonomi Jardueren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskalarekin bat etorriko da.

Izapidetzea

ERROLDA EREDUA aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik www.alava.net(Beste leiho batean irekiko da).

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko bulegoetan.

Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea
Online izapidetzea

Atención online IAE-ren online kudeaketa zerbitzua bidez.

Ebazteko epeak

Oharrak

  • Urtean zehar aurkeztutako aldaketek hurrengo ekitaldirako balioko dute.
  • Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren batean bete behar dira.
  • Aldaketa izenarekin, jarduerarekin edo jardueraren epigrafeekin lotutakoa bada, jardueraren baja eta alta izapidetu beharko da.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.