Ekonomi Jardueren gaineko Zerga (EJZ): jardueraren baja

Enpresa, lanbide edo arte jardueraren batean baja ematen duten pertsona fisiko edo juridikoek EJZn baja deklarazioa aurkeztu beharra dute.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Atención online Online izapidetzea.

Nork

Enpresa, lanbide edo arte jardueraren batean bere kontura aritzen den edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Epea

Hilabete, jarduerari uzten zaionetik kontatzen hasita.

Dokumentazioa

Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta edo baja eman nahiz aldaketaren bat egiteko deklarazioa formalizatzeko asmoa duten zergadunek ERROLDA EREDUA aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik: www.alava.net(Beste leiho batean irekiko da).

Hauek dira Udalean aurkeztu beharreko ereduak:

  • 840 inprimakia: enpresa jardueren alta, baja edo aldaketa deklarazioa helbide eta jarduera bakoitzeko.
  • 841 inprimakia: lanbide eta arte jardueren alta, baja edo aldaketa deklarazioa.
  • 842 inprimakia: alta, baja edo aldaketa deklarazioa jarduerari atxikitako areto bakoitzeko.
  • 848 inprimakia: eragiketa bolumenaren jakinarazpena, enpresaren helbidea Arabatik kanpokoa bada.
  • Arabako Foru Ogasunean aurkeztutako errolda ereduaren sarrerako erregistro-zenbakia adierazi beharko da "Informazio osagarria" atalean.

Zenbatekoa

Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Kopuru hori Ekonomi Jardueren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskalarekin bat etorriko da.

Araudia

Izapidetzea

ERROLDA EREDUA aurkeztu beharko dute aldez aurretik Arabako Foru Ogasunean, horretarako ezarritako bitartekoak baliaturik www.alava.net(Beste leiho batean irekiko da).

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko bulegoetan.

Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea

Posta elektronikoz: hacienda@vitoria-gasteiz.org (Zerga Kudeaketarako Zerbitzua).

Fax: 945 16 16 00.

Online izapidetzea

Atención online IAE-ren online kudeaketa zerbitzua bidez.

Ebazteko epeak

Oharrak

Aldaketa izenarekin, jarduerarekin edo jardueraren epigrafeekin lotutakoa bada, jardueraren baja eta alta izapidetu beharko da.

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.