Gaztelania-euskara itzulpenak eta euskararen erabilerari buruzko informazioa eta aholkua eskatzea

Elkarteei erraztasunak eskaini herritarrekin duten komunikazioetan euskara erabiltzeko. Zerbitzua merkataritza, kirol, aisialdi eta gizarte arloko elkarteei zuzendua dago.

Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Izapidetzea

Posta elektroniko edo fax bidezko izapidetzea

Testuak itzultzeko edo zuzentzeko eskabideak posta elektronikoaren bidez egin behar dira, ahal dela word formatuan, honako helbide honetan: zerbitzuak@vitoria-gasteiz.org.

Oharrak

  • Dokumentazioa herritarrei zuzendutakoa izango da. Irudi korporatiboari lotutako materiala izan daiteke (txartelak, menbreteak, errotuluak), bazkideei zuzendutako komunikazioak (oharrak, gutunak, publizitatea) edo elkarteak berak sarri erabiltzen duen dokumentazioa. Ez dira itzuliko ez barne funtzionamendurako dokumentuak ez administrazio publikoei zuzendutakoak.
  • Gehienez ere 2 orrialdeko testuak onartuko dira eskabide bakoitzarekin.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.