Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga: ibilgailuaren helbidea aldatzea

Ibilgailu baten titularrek helbidea aldatzen badute, Trafiko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi behar diote, eta hark Udalari jakinaraziko dizkio izapidetu dituen helbide aldaketak.

Araudia | FAQs | Izapidetzea

Nork

Ibilgailuaren titularra edo hori ordezkatzen duen pertsona.

Araudia

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala 2. ordenantza fiskala.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Arabako Probintziako Trafiko Buruzagitzan (Gasteiz hiribidea, 13). Ordua eskatzeko: www.dgt.es(Beste leiho batean irekiko da) eta 060 telefonoan.

Ebazteko epeak

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.