Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga: epetan ordaintzea

4.000 eurotik beherako ordainagiriak badira, Ibilgailuen zerga bi, hiru, sei, zazpi edo bederatzi epetan ordaintzeko aukera dute zergadunek, interesik gabe.

Eskabide hori denbora mugarik gabekoa da, hau da, indarrean egongo da kontrakoa adierazi bitartean, beraz, ez dago berritu beharrik.

Ordaingagiria interesdunak emandako kontuan zordunduko da epeka ordaintzeko egutegiaren arabera.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea | Egutegia

Atención online On line izapidetzea.

Nork

Ibilgailuen zerga ordaindu behar duten pertsona fisiko edo juridikoak, edo horiek ordezkatzen dituzten pertsonak.

Epea

Maiatzaren 3ra arte eskatu ahal izango da epeka ordaintzea, 2, 3, 6 edo 7 kuota badira; eta apirilaren 10era arte, aldiz, 9 kuota badira.

Data horretatik aurrera jasotzen diren eskariek hurrengo urterako balioko dute.

Betebeharrak

  • Ordainagiria banku-konturen batean helbideratzea.
  • Zatikatutako azken kuota ordaindu arte ez dago helbideratze-kontua ezeztatzerik.
  • Kuota bat ordaindu gabe gelditzen bada epeak ezeztatu egingo dira, eta zorra betearazte-aldira pasako da. Zor guztia ordaindu behar da, eta ez dago epeka ordaintzeko beste eskabiderik egiterik epe bererako.

Dokumentazioa

  • Inprimakia.
  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu-korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia beren beregi adierazten duen agiria.
  • Identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).

Zenbatekoa

Ordaindu beharreko zenbatekoak berdinak izango dira epe bakoitzean, interesik gabe.

Araudia

Ohiko galderak (FAQs)

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko ohiko galderak.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea

Tramite hau telefonoz egin ahal izateko, banku-kontuak aldez aurretik Gasteizko Udalaren datu-baseetan jasota egon behar du.

Argibideetarako 010 telefonora (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).

Fax bidezko izapidetzea
  • Fax: 945 16 16 00.
Online izapidetzea

Atención online Epetan ordaintzetan zerbitzua bidez.

Epeka ordaintzeko egutegia

Interesatuak emandako kontuan kargatuko da ordainagiria, honako datetan:

ZERGA EPETAN: IBIGAILUEN ZERGA - DATA ETA EPEAK
1 ordainketa 2. ordainketa 3. ordainketa 4. ordainketa 5. ordainketa 6. ordainketa 7. ordainketa 8. ordainketa 9. ordainketa
2 kuotatan Maiatzaren 20a Abuztuaren 20a
3 kuotatan Maiatzaren 20a Uztailaren 22a Irailaren 20a
6 kuotatan Maiatzaren 20a Ekainaren 20a Uztailaren 22a Abuztuaren 20a Irailaren 20a Urriaren 21a
7 kuotatan Maiatzaren 20a Ekainaren 20a Uztailaren 22a Abuztuaren 20a Irailaren 20a Urriaren 21a Azaroaren 20a
9 kuotatan Apirilaren 23a Maiatzaren 20a Ekainaren 20a Uztailaren 22a Abuztuaren 20a Irailaren 20a Urriaren 21a Azaroaren 20a Abenduaren 20a

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.