Eraikuntza berriak: Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta ematea

Enpresa sustatzaile eta eraikitzaileak obra berriaren eskritura publikoaren bidez aitortu behar dute eraikin bat badela. Honek Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta ematea adierazten du.

Halaber, etxebizitza eraikitzen duten partikularrek ere egin behar dute obra berriaren eskritura publikoa (OHZn alta).

Epea | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Nork

Enpresa sustatzaileak eta eraikitzaileak zein partikularrak, edo horiek ordezkatzen dituzten pertsonek.

Epea

30 egun, obra berriaren eskritura egiten den egunaren biharamunetik kontatuta.

Dokumentazioa

  • Inprimakia.
  • Titularrak.
  • Obra amaierako ziurtagiria.
  • Obra berriaren eskritura.
  • Zatiketa horizontalaren eskritura.
  • Identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia beren beregi adierazten duen agiria.

Zenbatekoa

Ogasun Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Kopuru hori Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskalarekin bat etorriko da.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko Udal Bulegoetan.

Ebazteko epeak

Oharrak


Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.