Higiezinak jaraunspen bidez eskualdatzea: Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alta

Heriotzagatiko eskualdatzeetan (mortis causa) notario aurrean egindako testamenturik badago eta epaitegiko epaia badago, jaraunsleek Ondasun Higiezinen gaineko Zergan (OHZ) altan egoteko adierazpena egin behar dute.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea

Nork

Higiezin baten jaraunsleek edo higiezinarekiko eskubideren bat eratzen dutenek, edo horien ordezkoek.

Epea

Sei hilabete, heriotza datatik kontatuta. Interesatuak eskatuz gero, epe hori urtebetera luza daiteke.

Dokumentazioa

  • Inprimakia.
  • Titularren eranskina.
  • Eskualdaketa arrazoitzen duten jatorrizko agiriak eta kopiak (eskritura, epaia...).
  • Jaraunsleen identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).
  • Eskualdatutako higiezinen katastro ziurtagiria (Arabako Foru Aldundiarena) edo OHZren azken ordainagiria.

Zenbatekoa

Ogasun eta Ekonomia Saileko Zerga Kudeaketarako Zerbitzuak postaz igorriko dizu dagokizun kopuruaren ordainagiria. Kopuru hori Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskalarekin bat etorriko da.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko bulegoetan.

Ebazteko epeak

Oharrak


Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.