Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) epeka ordaintzea

Ondasun Higiezinen gaineko Zergari ordaindu beharreko tasari dagozkien 4.000 €-tik beherako zerga-zorrak zatikatzen direlarik, epetan eskatzeko aukera dago: bi, hiru, sei, zazpi edo bederatzi kuotatan.

Eskabide hori denbora mugarik gabekoa da, hau da, indarrean egongo da kontrakoa adierazi bitartean eta, hori dela eta ez dago berritu beharrik.

Ordainagiria interesdunak emandako kontuan zordunduko da epeka ordaintzeko egutegiaren arabera.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea | Egutegia

Atención online Online izapidetzea.

Nork

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzen duen edonork.

Epea

Maiatzaren 24ra arte eskatu ahal izango da epeka ordaintzea, 2,3,6 edo 7 kuota badira, eta apirilaren 10era arte, aldiz, 9 kuota badira.

Betebeharrak

  • Ordainagiria banku konturen batean helbideratzea.
  • Zatikatutako azken kuota ordaindu arte ez dago helbideratze-kontua ezeztatzerik.
  • Kuota bat ordaindu gabe gelditzen bada epeak ezeztatu egiten dira, eta zorra betearazte-aldira pasako da. Zor guztia ordaindu behar da, eta dago epeka ordaintzeko beste eskabiderik egiterik epe bererako.

Dokumentazioa

  • Inprimakia.
  • Kutxa edo banketxe bidez ordaintzeko kontu korrontearen edo aurrezki libretaren zenbakia beren beregi adierazten duen agiria.
  • Identifikazio agiria (IFK, NAN, AIZ, pasaportea...).

Zenbatekoa

Ordaindu beharreko zenbatekoak berdinak izango dira epe bakoitzean, interesik gabe.

Araudia

Zergen eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarreren kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorra.

Ohiko galderak (FAQs)

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga - Ohiko galderak.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea

Bide hau BAKARRIK erabil daiteke Udalaren datu basean aldez aurretik jasota badago ordainagiria helbideratu nahi den kontu-zenbakia.

  • Herritarrentzako Arreta: 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
Fax bidezko izapidetzea
  • Faxa: 945 16 16 00.
Online izapidetzea

Atención online Epetan ordaintzetan zerbitzua bidez.

Epeka ordaintzeko egutegia

Interesatuak emandako kontuan kargatuko da ordainagiria, honako datetan:

OHZ: Data eta epeak
1 ordainketa 2. ordainketa 3. ordainketa 4. ordainketa 5. ordainketa 6. ordainketa 7. ordainketa 8. ordainketa 9. ordainketa
2 kuotatan Ekainaren 20 a Irailaren 20 a
3 kuotatan Ekainaren 20 a Abuztuaren 20 a Urriaren 21 a
6 kuotatan Ekainaren 20 a Uztailaren 22 a Abuztuaren 20 a Irailaren 20 a Urriaren 21 a Azaroaren 20 a
7 kuotatan Ekainaren 20 a Uztailaren 22 a Abuztuaren 20 a Irailaren 20 a Urriaren 21 a Azaroaren 20 a Abenduaren 20 a
9 kuotatan Apirilaren 23 a Maiatzaren 20 a Ekainaren 20 a Uztailaren 22a Abuztuaren 20 a Irailaren 20 a Urriaren 21 a Azaroaren 20 a Abenduaren 20 a

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.