Zenbait eremutan euskararen erabilera sustatzeko proiektuetarako dirulaguntzak

Aisiaren, kirolen eta tokiko komunikabideen alorretan euskara sustatzeko proiektuak dituzten pertsona juridiko pribatuei Gasteizko Udalak diru laguntzak emango dizkie.

Nork | Dokumentazioa | Betebeharrak | Epea | Araudia | Izapidetzea

Nork

Deialdian aipatutako elkarteek eta entitateek.

Epea

2023-2024 ikasturtea: Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hogei egun balioduneko epea izango da eskabideak aurkezteko epea (maiatzaren 8ko ALHAO 53zk(Beste leiho batean irekiko da).)

Dokumentazioa

Betebeharrak

Deialdiaren oinarrietan eskatutako eskabide orria eta beste edozein agiriak aurkeztea.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

San Martineko bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Emandako diru-laguntzak 2024ko irailaren 27an baino lehenago justifikatu beharko dira.
  • E multzora aurkeztutako proiektuak 2023ko azaroaren 1etik abenduaren 3ra bitartean gauzatuko dira, eta 2024ko martxoaren 15a izango da zuritzeko azken eguna.
  • Egiaztatzeko agiria: Justifikazio-kontu arrunta.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.