Online ordaintzea: zergak, izen-emateak eta trafiko alorreko zigorrak

Egiaztagiriak edo kopiak lortzea, ordainketa osoa egitea eta titularraren ordainagiria eta isunari buruzko informazioa. Prestakuntza ikastaroen matrikula ordaintzea ere posible da.

Izapidetzea

Online izapidetzea

Online izapidetzeko ezinbestekoa da identifikazio txartelarekin edo ordainagiriaren datuekin kontatzea.

Atención online Identifikazio txartel digitalaren bidezko informazioa, egiaztagiriak eta ordainketa.

Identifikazio txartel digitalik ez baduzu, baina ordainagiria pdf edo salaketa-orria pdf (isuna) bai, bertan ageri diren datuak sartuta Udalak igorritako edozein zerga edo isun ordaindu ahalko duzu.

Atención online Ordainagiriaren bidezko ordaintzea.

Atención online Salaketa-orriaren bidezko isunen ordaintzea.

Atención online Ordainketa-egiaztagiria lortzea.

Oharrak

Informazio gehiago Ogasunaren web orrian dago.

Ordainketa elektronikoaren bidez, ordaintzeko dagoen zenbateko osoa ordaindu behar duzu. Ohiko galderak.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.