Energia-gastua finantzatzeko laguntza-eskabideak

Baliabide ekonomiko eskaseko pentsiodunek ohiko etxebizitzan duten energia-gastua finantzatzeko laguntzak ematea.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak | Oharrak

Epea

  • 2018ko bigarren seihilekoa: 2018ko abenduaren 20tik 2019ko otsailaren 20a arte.

Betebeharrak

  • Gizarte Segurantzaren sistemako pentsioduna izatea.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzailea izatea -pentsioaren osagarri-.
  • Eskabidea aurkezten den unean Gasteizen erroldatuta egotea, eta azken 10 urteetan gutxienez 5 urtez bertan erroldatuta egon izana -gutxienez urtebetez modu jarraikian, eskabidea egin aurreko aldian-.
  • Ohiko etxebizitzako elektrizitate, gas eta bestelako erregaien fakturak ordaintzen aritzea.
  • Kontsumitzaile kalteberentzako bonu soziala eskatu izana.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2. artikuluan onuradun izateko aipatzen diren debeku-egoeretako batean ez egotea.

Dokumentazioa

  • Eskabide-orria pdf.
  • Eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia. Gainera, bestek ordezkaturik jardunez gero, ordezkatuak eta ordezkariak sinatutako baimena pdf, eta ordezkariaren nortasun-agiria.
  • Kontu korrontearen edo aurrezki libretaren lehenengo orriaren fotokopia.
  • Elektrizitate, gas edo beste erregai batzuen hornikuntzarako indarrean dagoen kontratuaren kopia, eta azken bi faktura edo ordainagiriak.
  • Bonu sozialaren eskabidearen kopia edo ebazpena.
  • Laguntza eskatzailea eta ordainagirien edo banku egiaztagirien titularra bera ez badira, agiri bidez egiaztatu beharko da bien arteko erlazioa. Ordainagiriak ordaindu direla justifikatzeko titularrari egindako banku transferentziaren egiaztagiria edo haren zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dira, zeinean ordainagirietan zehaztutako zenbatekoa jaso duela adieraziko baitu, eta NAN/AIZren kopia ere erantsi beharko da.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre

Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Oharrak

  • Laguntzari dagokion epea bukatu eta 3 hilabeteko epean gehienez, onuradunak Herritarrei laguntzeko bulego batean egiaztatu beharko du diruz lagundutako gastua, eta fakturak edo ordainagiriak zein dagozkion ordainketa-egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu horretarako.

Izapide honi buruzko edozein argibide behar baduzu, jo ezazu Herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo deitu argibideetarako 010 telefonora (945 16 11 00).

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.