Zorren ordainketa zatikatu eta atzeratzea

Izapidearen xedea: Udalak zergadunei zorren ordainketa atzeratzen uztea -epe bakarra-, edo zatikatzen -hainbat epetan-.

Zer | Nork | Epea | Dokumentazioa | Araudia | Tramitazioa | Ohiko galderak

Zer?

Zatikatzea: Udalarekin adosten da zergen ordainketa hileko kuotetan banatzea. Gehienez 60 hilabeteko epea ematen da, bai borondatezko aldian, bai betearazlean.

  • Hilero kuota bera ordaindu beharko du zergadunak -zorraren zenbatekoa eta epe-kopurua aintzat harturik kalkulatzen da-. Nolanahi ere, hileko kuota ezingo da izan, inolaz ere, 30 eurotik beherakoa.
  • Hil bakoitzeko 30ean gauzatzen dira ordainketa zatikatu helbideratuen kuotak, egun balioduna bada, edo aurreko azken egun baliodunean, bestela.

Zergadunak adierazitako banku-kontuan kargatzen dira ordainketa zatikatu helbideratuen kuotak, hil bakoitzeko 30ean, egun balioduna bada, edo egun horren aurreko azken egun baliodunean, bestela.

Atzeratzea: Udalarekin adosten da zergen ordainketa osoa epealdi jakin batez atzeratzea. Gehienez 12 hilabeteko epea ematen da, irizpide hauen arabera, bai borondatezko aldian, bai betearazlean:

  • 350 eurotik 3.000,00ra bitarteko zorrak, gehienez 6 hilabete atzera daitezke.
  • 3.000,01 eurotik 6.000,00ra bitarteko zorrak, gehienez 9 hilabete atzera daitezke.
  • 6000,01 eurotik 10.000,00ra bitarteko zorrak, gehienez 12 hilabete atzera daitezke.

Zatikatu edo atzeratzeko erabakiak beti sortzen ditu berandutze-interesak, borondatezko aldia bukatzen denetik eta zatikatze edo atzeratzeak iraun bitartean.

Nork

Aldi batez beren zorraren edo zorren ordainketa ezarritako epean edo epeetan egiteko premia duten pertsona fisiko eta juridikoek eska ditzakete atzeratze eta zatikatzeak.

Epea

Zerga-zorrak eta izaera publikoko gainerakoak zatikatu edo atzeratu daitezke, bai ordaintzeko borondatezko epean, bai betearazteko aldian, hau kontuan izanik:

  • Ordaintzeko borondatezko epean badaude zorrak, horiek ordaintzeko epea bukatu aurretik eska daiteke zatikatu edo atzeratzea.
  • Ordainketa betearazteko aldian badaude zorrak, edozein unetan eska daiteke zor guztia zatikatu edo atzeratzeko, bahitutako ondasunak besterentzearen jakinarazpena jaso aurretik.

Bi aldietan izanez gero zorrak -bai borondatezko aldian, bai betearazlean-, zor osoa zatikatu beharra dago.

Dokumentazioa

Bai ordainketa zatikatzea, bai atzeratzea eskabide-orria pdf, baliatuz eskatu beharko da. Ogaun Saileko Diru Bilketarako Zerbitzuari zuzendu beharko zaio, eta hauek jaso beharko dira bertan:

  • NAN, AIZ, IFZ edo pasaportea.
  • Ordezkatze-ahalmena jasotzen duen agiria, hala izanez gero.
  • Atzeratzeko edo zatikatzeko eskatzen den zorraren identifikazioa.
  • Eskatzen den atzeratze edo zatikatzearen epeak eta bestelako baldintzak.
  • Banku-helbideratzea.
  • Eskaintzen den bermea, halakorik izanez gero.

Diru-bilketa Zerbitzuak -organo eskuduna izaki- eskabideko akatsak zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen agiriak aurkezteko galdatu ahal izango dio eskatzaileari, orobat jakinarazten diolarik erantzun ezean eskabidea ez aurkeztutzat joko dela.

Araudia

  • Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorra.
  • Maiatzaren 10eko 48/1994 Foru Dekretua, Araba Lurralde Historikoko Diru-bilketa Araudi Orokorra.
  • Zergen eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrera lokalen kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorra.

Tramitazioa

Aurrez aurre
Online tramitatzea

Eskabideak Erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztea.

Oharrak

Izapide honen inguruko zalantzak herritarrei laguntzeko bulegoetan nahiz San Martíneko udal bulegoetan argituko dira, baita 010 (945 16 11 00) informazio-telefonoan ere.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahal izango da dokumentazioa, hau da, Gasteizko Udalaren edo beste edozein administrazio edo erakunderen erregistro elektronikoan, posta-bulegoetan, erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan eta indarrean dauden xedapenetan ezartzen den beste edozeinetan.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.