Garapen komunitarioa bultzatzeko proiektuen eta ekimenen deialdia

Proiektu eta ekimen komunitarioak hautatuko dira, ikuspegi intersekzionaletik, komunitatearen balioa eta aniztasuna indartu eta ahalduntze feminista eta euskararen erabilera sustatzen dituztenak.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Pertsona fisikoak eta juridikoak, jarduera-eremua Gasteizko udalerria dutenak.

Epea

2021eko uztailaren 5etik 16ra bitartean.

Dokumentazioa

Araudia

Garapen komunitarioa bultzatzeko proiektuen eta ekimenen deialdiko oinarri arautzaileak

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  1. Datu pertsonalak.
  2. Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  3. Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  4. Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio-telefonora (945 16 11 00) deitu.
  • Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.