Zerga-tarifa laua: zergak eta tasak hainbanatutako hilekoetan ordaintzea
Zerga eta tasa hauek 10 kuotatan -martxotik abendura bitartean-ordaintzeko eskabidea. Zerga-ekitaldia azaroan amaitzen denerako zergaren baten zenbatekoa aldatu bada, behar diren doikuntzak egingo dira abenduko kuotetan.
Betekizunak | Epeak | Izapideak | Ohiko galderak
Betekizunak
- Banku-helbideratze bakarra. Zerga-tarifa lauaren ordainagiriaren titularrak banku-kontuaren titularra izan behar du.
- Jakinarazpenetarako helbide bakarra.
Epeak
- Urteko martxoaren 1a baino leheneskatu ahalko da zergak 10 kuotatan ordaintzeko zerga-tarifa lauan alta ematea. Egun horrez geroztik aurkezten diren eskabideek hurrengo urtean izango dituzte ondorioak.
- Edozein unetan eska daiteke zergak ordaintzeko zerga-tarifa lauan baja ematea.
- Eskabideak mugarik gabeko izaera du, harik eta kontrakoa komunikatzen den arte, edo kuotaren bat ez ordaintzearen ondorioz bertan behera uzten.
- Kuota bat ordaintzen ez denean, Udalak ohartarazpena bidaliko du, 15 eguneko epean ordain dadin. Ezarritako epe horretan ordaindu ezean, indarrik gabe geratuko da zerga-tarifa laua, eta zergak ordaintzeko egutegi orokorrean aurreikusitako ordainketa-epeak ezarriko dira berriro.
Araudia
- Zergen eta Zuzenbide Publikoko Bestelako Diru-Sarrera Lokalen Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzari Buruzko Ordenantza Orokorra (Ordenantza 0)
- 2020-1-7 Ebazpena (pdf)
- 2018-11-21 Ebazpena (pdf)
Izapideak
Online
Eskabide hau egiteko sinadura digitala behar da. Hori dela eta, ziurtagiri digital bat erabili behar da nahitaez, eta Izenperen Idazki Desktop softwarea instalatu eduki.
Eskabide hau egiteko nahikoa da identifikazio digitala, baliabide hauetakoren bat erabiliz; EZ da sinadura digitala behar.
Aurrez aurre
San Antonio kaleko herritarrei laguntzeko bulegoan eta San Martineko udal bulegoetan.
Gainerako herritarrei laguntzeko bulegoetan informazioa eska daiteke, baina EZIN da eskabidea izapidetu. Orobat, 010 telefonora (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero) deitu daiteke izapideari buruzko informazioa eskatzeko.
Oharrak
- Eskatzaileak emandako banku-kontuan kargatuko du kuota Udalak, hilaren 30ean (martxotik abendura), egun balioduna bada, edo, bestela, egun horren aurreko azken egun baliodunean.
- Nahitaezko banku-helbideratzea. Banku-helbideratzearen kontuaren aldaketa Udalari jakinarazi beharko zaio, Tarifa Plan Fiskalaren kuotak behar bezala kudeatzeko.
- Zerga-tarifa lauan titularrak ordaindu beharreko eta sisteman sartutako tasa eta zerga guztiak sartzen dira:
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.
- Ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ).
- Zabor-tasa.
- Ekonomia-jardueren gaineko zerga.
- Ibilgailu-pasabideak.
- Urteko eta sei hileko emakidak.
- Mahaitxoak.
- Bide publikoan lurzorua eta lurpea okupatzea.
- Hilerrien zainketa.
Izapide honi buruzko argibiderik behar baduzu, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo San Martineko bulegoetara edo deitu 010 informazio telefonora, edo honetara 945 161100.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.