Merkataritza eta zerbitzu pertsonalen alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak

Gasteizko hirigunean merkataritza eta zerbitzu pertsonalen alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Merkataritza alorreko pertsona fisiko edo juridikoak izan ahalko dira onuradun, beren establezimendua -aldez aurretik bazegoena zein sortu berria- Gasteizko Udalerrian.

Epea

  • 2019. urtea: maiatzaren 6tik ekainaren 6ra.

Dokumentazioa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Dena delako lokalean 2018ko ekainaren 22tik 2019ko ekainaren 6ra bitartean egiten diren inbertsio-proiektuetarako emango dira diru-laguntzak.
  • Deialdian zehazten da zein betekizun bete behar duten enpresa onuradunek, zein ekintzak jaso dezakeen diru-laguntza, zenbatekoa izango den diru-laguntza eta zein agiri aurkeztu behar den.
  • Eskabideak aurkeztu behar diren azken egunetatik hasita 2 hilabeteko epea izango da aurkeztutako fakturak ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkezteko.
  • Helbide honetan kontsulta daitezke zehatz auzo horietako kaleak eta zenbakiak:
    http://www.vitoria-gasteiz.org/wd004/docs/es/tramos.xls

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu edo comercio@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo beharko duzu.