Ekintzaileentzako beka eskabidea

Fondo Social Europeo

Ekintzaileei laguntzea beren enpresa proiektua garatzen duten bitartean.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea | Oharrak

Epea

2019. urtea: Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO, 2019ko apirilaren 3a, 41 zk.).

  • Deialdi honek bi epe izango ditu eskabideak aurkezteko:
    • Lehen epea: ekainaren 14ra.
    • Bigarren epea: ekainaren 15etik irailaren 30era.

Onuradunen betebeharrak

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak baliatu ahalko dira bekez:

  • Gasteizen erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta edukitzea.
  • Gasteizko udalerrian enpresa bat sortzeko ekimen garatzen ari izatea.
  • Ekonomi jardueren gaineko zergan alta emanda ez egotea.
  • Norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauzatzen ez aritzea.
  • Garatzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu.
  • Aurreko urteetan beka-onuradun ez izana.

Enpresa-proiektua aurkezten ez bada ez da eskabidea onartuko.

Dokumentazioa

  • I. eranskina: Laguntza eskabidea eta zinpeko aitorpena pdf.
  • Nortasun agiriaren kopia.
  • Enpresa proiektua, II. eranskinean ematen den ereduari jarraituz.
  • Lan-plana, non aurreikusitako jarduerak, lortu nahi diren helburuak eta egutegia zehaztu beharko baitira., III. eranskinean ematen den ereduari jarraituz.
  • Ekintzaileei laguntzen esperientzia duen erakunderen batek proiektua bideratu bitartean tutoretza-lanak egiteko konpromisoa bere gain hartzen badu, konpromiso hori adierazten duen agiria, eta aurreikusitako tutoretza-lanen egitaraua.
  • Enpresa-proiektua aurkezten ez bada ez da eskabidea onartuko.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Bekaren zenbateko osoa finkatuko da, gehienez 2.500,00 eurokoa mugarekin.
  • Bi zatitan ordainduko da beka:
    • Emandako kopuruaren ehuneko 50 aldeko ebazpena ematen denean.
    • Bigarrena, Deialdiaren 13. oinarrian adierazten den oroitidazkia aurkeztu ondoren.
  • Onuradunek burututako jarduerak eta lortutako emaitzak zehazten dituen oroit-idazki sinatua aurkeztu beharko dute (IV. eranskineko ereduari jarraiki). Lehen epera aurkezten diren proiektuen oroitidazkiak irailaren 13a baino lehenago aurkeztu beharko dira, eta bigarren epera aurkezten direnenak, berriz, abenduaren 20a baino lehenago.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.