Euskara irakasten duten hiriko euskaltegi homologatuentzako dirulaguntzak

Euskara irakasten duten hiriko euskaltegi homologatuentzako diru-laguntzak.

Nork | Dokumentazioa | Epea | Araudia | Izapidetzea

Nork

Gasteizko euskaltegi homologatuak.

Epea

2020. urtea: azaroaren 30era arte. 20 egun naturalekoa izango da, deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunean hasita (ALHAO 124 zk. 2020ko azaroaren 2a).

Dokumentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea Documento Word
  • Ikastegiaren jarduerak deskribatzen dituen oroit-idazkia (2020-2021 ikasturtekoa).
  • Euskaltegia ikastegi homologatu gisa HABEren erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.
  • HABEk emandako ziurtagiria, 2019-2020 ikasturtean, diru-laguntzaren gai denaren aurrekoan emandako eskola-orduen kopurua adierazten duena.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.