Urarteko (Abetxuku) aisialdiko hiri-baratzeetako lursailak baliatzeko eskabidea
Urarteko aisialdiko hiri-baratzeetako lursailak baliatzeko baimenak ematea.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Udalaren hiri-baratzeen erabilera arautzeko ordenantzan nahiz deialdian bertan galdatzen diren betebeharrak betetzen dituzten pertsona fisikoek:
- Adinduna izatea, eta Gasteizko auzotarra, hots, biztanleen udal-erroldan izena emanda egotea.
- Baratzeetako lursailak erabiltzeko baimenak emateko deialdian parte hartzea.
- Deialdiaren urtearen aurreko bietan udal-lursail bat erabiltzeko baimenik ez eduki izana, Gasteizko hiri-baratzeen erabilera arautzeko udal ordenantzaren 10.3 artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoa gorabehera.
- Udalari ordaindu beharreko zergak ordainduta edukitzea.
Epea
Eskabideak aurkeztu ahal izango dira 2022ko abenduaren 5era arte.
Documentazioa
- Eskabidea - Erantzukizunpeko aitorpena
, baztertzeko arrazoirik ez dagoela dioena.
- Nortasun-agiria edo legez ordezten duen agiria.
Araudia
- Pertsona fisikoei Urarteko (Abetxuku) aisialdiko hiri-baratzeetako lursailak baliatzeko baimena emateko deialdi publikoaren oinarriak.
- Gasteizko Udalaren Hiri Baratzeen Erabilera Arautzeko Ordenantza.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.