Lehiaketa eta Kontratuak (Kontratugile Profila)

Oharra:

COVID-19ren neurriak, Gasteizko Udalak eta haren menpeko erakundeek esleitutako kontratuei dagokienez. Dokumentazioa kontsultatu.

Kontsultak

Informazio gehiago

Lehiatzeko gaitasuna izateko, Vitoria-Gasteizko Udalarekin egunean eduki behar da zergen ordainketa.

Lizitazioetan parte hartzeko, Europako kontratazio-dokumentu (DEUC) bakarra aurkeztu behar da. Hona hemen DEUC (pdf) erabiltzeko jarraibideak.

159.4 a) eta 159.4.3.f) artikuluak aldatzen dituen 2021/12/28ko Estatuko Aurrekontuen Lege Orokorrean xedatutakoari jarraiki, prozedura sinplifikatu eta sinplifikatu laburtuaren bidez izapidetutako lizitazioetan, eta plikak aurkezteko azken egunean, nahitaezkoa da: 

  • Sektore Publikoko Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistro Ofizialean edo Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistro Ofizialean inskribatzea, edo
  • Inskripzioa eskatu izanaren egiaztagiria, dagokion erregistroak egindako eskaeraren hartu-agiria aurkeztuz eta nahitaezko dokumentazioa aurkeztu izanaren eta zuzentzeko errekerimendurik jaso ez izanaren erantzukizunpeko adierazpena.

Lizitazio berriei buruzko informazioa nahi baduzu, RSS zerbitzuan izena eman dezakezu www.contratacion.euskadi.eus(Beste leiho batean irekiko da) -en RSS bidezko izen-ematea.

Jakinarazpenak

2018ko martxoaren 9an indarrean sartu da Sektore Publikoko Kontratuen Legea. Legearen ondorioz, araudi berriaren menpe dauden Udaleko kontratazio espediente guztiak, eta espediente hauetatik eratorritako jakinarazpenak, elektronikoak izango dira.

Jakinarazpenetara sarbidea izateko ezinbestekoa da ziurtagiri elektronikoa edukitzea, dela norberarena, dela entitatearen ordezkari gisa eskuratua.

Kontratazio Mahaiari buruzko informazioa

Kontratazio Mahaiari buruzko informazioa: egitura, egutegia, gai-zerrenda, hitzarmenak, aktak... Nahi izanez gero, aukera badago ere Kontratazio Mahaiaren abisuak ikusteko edo jasotzeko.

Lotutako tramiteak

Informazio osagarria