Hilobi komunean ehortzi edo bertatik ateratzearen egiaztagiria eskatzea

Santa Isabel edo Salbatzailearen hilerrietan hilobi komunean ehortzi edo bertatik ateratzearen egiaztagiria eskatzea. Izapide hau hileta enpresek egin beharko dute beti.

Dokumentazioa | Izapidetzea

Dokumentazioa

Eskabide orria pdf.

Araudia

Salbatzailearen hilerriko araudia (ALHAO, 77. zb.; 2009ko uztailaren 8koa).

Ohiko galderak

Hilerriak eta ehorzte-eskubideak kudeatzeari buruzko ohiko galderak.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

San Martineko bulegoetan.

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetan.