Enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak

Epea | Betekizunak | Agiriak | Izapidetzea | Oharrak

Nork

Enpresa-bideragarritasunaren plan bat duten pertsonak, baldin eta hitz ematen badute enpresa-jarduera abian jartzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan.

Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 27 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea.

Epea

2019. urtea: 2019ko otsailaren 14tik martxoaren 1era arte

Betekizunak

  • EAEn erroldatuta egotea zinezko egoitza izatea.
  • Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea edo % 30eko edo hortik beherako lanaldiarekin aritzea.
  • Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan ( IAE) ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere
  • Enpresa-bideragarritasunaren plan bat edukitzea enpresa edo negozio berri bat martxan jartzeko.
  • Vitoria-Gasteizko Udalaren Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko ekintzaileei aholkularitza eta laguntza emateko gutxienez hiru hilabetez prozesu batean sartuta egotea.
  • Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, baita lantokia ere.
  • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.

Oharra: aurrekoen egiaztagiriak ideia hautatzen bada eskatuko dira bakarrik.

Agiriak

  • Eskabide orria pdf, beteta.
  • Eskatzailearen curriculum xehea.
  • Enpresa edo negozio berria martxan jartzeko enpresa-bideragarritasunaren plana, gutxienez datu hauek jasoko dituena: sustatzaile taldea, produktu edo zerbitzuaren deskribapena, alderdi berritzaileak, merkatu analisia, negozio aukera, DAFO analisia, merkataritza plana, antolakuntza plana eta ekonomia-finantza azterketa.
  • Lan-plana, enpresa-proiektua ezartzeko eta enpresa martxan jartzeko aurreikusten diren ekintzak hilabetez hilabete zehaztuta, bai eta jarduera abiarazteko aurreikusi den data ere.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Irizpide eta puntuazio hauek hartuko dira aintzat eskabideak balioesteko:

  • Jardueraren nahiz enpresa kudeaketaren inguruko prestakuntza teknikoa: 15 puntu gehienez.
  • Jarduerarekin lotutako lan esperientzia: 15 puntu gehienez.
  • Bideragarritasun planaren zehaztasuna, argitasuna eta kalitatea: 15 puntu gehienez.
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: 15 puntu gehienez.
  • Lan-planaren zehaztasuna, koherentzia eta edukiak: 10 puntu gehienez.
  • Ideiaren berrikuntza, hastapenetan diren jarduerak izatea, edo interes maila, ekonomi sustapenari dagokionez: 30 puntu gehienez.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.