Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak

Epea | Betekizunak | Agiriak | Izapidetzea | Oharrak

Nork

Enpresa-ideia bat duten pertsonak, baldin eta hitz ematen badute horren bideragarritasuna aztertzen eta enpresa plana garatzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan.

Sustatzaileak arduraldi esklusiboaren betekizuna betetzen duela ulertuko da, baldintza hauek betetzen baditu: diruz lagundutako aldi guztian lanaldi osoan 18 egun baino gehiago lan ez egitea edo lanaldiaren % 30 baino gehiago lan ez egitea.

Epea

2019. urtea: 2019ko otsailaren 14tik martxoaren 1era arte

Betekizunak

  • EAEn erroldatuta egotea eta zinezko egoitza izatea.
  • Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea edo % 30eko edo hortik beherako lanaldiarekin aritzea.
  • Aurreko urtean alta emanda ez egotea ez Ekonomia Jardueren gaineko Zergan ( IAE) ez eta Langile Autonomoen Araubide Berezian ere.
  • Ideia bat izatea enpresa- edo negozio-proiektu bat garatzeko edozein jarduera-arlotan.
    • Vitoria-Gasteizko Udalaren Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko ekintzaileei aholkularitza eta laguntza emateko gutxienez bi hilabetez prozesu batean sartuta egotea.
  • Vitoria-Gasteizko Udaleko eta Lanbideko ekintzaileei laguntzeko beka jaso ez izana.

Oharra: aurrekoen egiaztagiriak ideia hautatzen bada eskatuko dira bakarrik.

Agiriak

  • Eskabide orria pdf, beteta.
  • Eskatzailearen curriculum xehea.
  • Ideia azaltzeko txostena, gutxienez datu hauek jasoko dituena: sustatzaile taldea, ideiaren deskribapena, alde indartsuak eta ahulak, negozio aukera, alderdi berritzaileak, eta behar diren diru baliabideen hasierako aurreikuspena (gehienez 5 orrialde).
  • Lan-plana, proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko eta enpresa plana garatzeko aurreikusten diren ekintzak hilabetez hilabete zehaztuta.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

Irizpide eta puntuazio hauek hartuko dira aintzat eskabideak balioesteko:

  • Eskatzailearen gaitasunak, prestakuntza, esperientzia eta lan ibilbidea: 30 puntu gehienez.
  • Ideiaren bideragarritasuna eta potentzialtasuna: 30 puntu gehienez.
  • Lan-planaren zehaztasuna, koherentzia eta edukiak: 10 puntu gehienez.
  • Ideiaren berrikuntza maila, edo interes maila, ekonomi sustapenari dagokionez: 30 puntu gehienez.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.