Jarduera artistikorako hastapen ikastaroak gauzatzeko proiektuen poltsak eratzea

Jarduera artistikorako hastapen ikastaroak gauzatzeko proiektuen poltsak eratzeko proiektuak aurkeztea. Arlo hauetarako (aretoko eta Karibeko dantzak izan ezik):

  • Antzezte arteak.
  • Arte plastikoak.
  • Dantza.
  • Eskulangintza.
  • Irudia.
  • Literatura.
  • Musika.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

  • Interesatuta dauden enpresa, elkarte eta pertsona fisikoak.

Epea

  • 2017-2018 ikasturteko programazioan sartu nahi diren proiektuak: 2017ko otsailaren 10etik 28ra, biak barne.
  • Proiektu horiek osatuko duten poltsa hurrengo ikasturteetarako ere luzatuko da, automatikoki, besterik esan ezean edo deialdi berria egiten ez bada. Hori dela eta, goian aipatutako epea igarota ere, poltsak zabalik jarraituko du poltsan agertzen ez diren edukiak lantzen dituzten proiektu berriak sartzeko.

Dokumentazioa

Proiektuak multzoka aurkeztuko dira. Arlo bakoitzeko gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, eta barruan agiri hauek sartu:

Tramitatzeaz arduratzen den atalak bestelako agiri osagarriak eskatzerik izango du, tramitea zuzen burutzeko beharrezkoa bada.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Oharrak

  • Proiektu horiekin osatzen den poltsa hurrengo ikasturterako ere luzatuko da, automatikoki, besterik esan ezean edo deialdi berria egiten ez bada. Hori dela eta, poltsak zabalik jarraituko du aldaketak egiteko eta proiektu berriak sartzeko.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara edo Herritarrentzako zerbitzuen eta kirolen saila jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo beharko duzu.