Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko diru-laguntzak

Merkataritza establezimenduetan kanpoko errotulazioa aldatu eta izenetan euskara sartzeko, zein merkataritza eremuan euskararen presentzia eta erabilera sustatzearekin lotutako gastuetarako diru-laguntzak ematea.

Epea | Betebeharrak | Araudia | Izapidetzea

Nork

Bizilekua Gasteizko udalerrian duten, eta merkataritza jardueraren batean diharduten pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta deialdian jasotako betebeharrak betetzen badituzte.

Epea

Oinarrien deialdian ezarritakoa:
2019. urtea: maiatzaren 18tik irailaren 16ra arte.

Betebeharrak

  • 50 langile baino gehiago ez izatea.
  • Urteko negozio-bolumenak edo balantze orokorrak 10 milioi euro ez gainditzea.
  • Aurreko baldintzetako bat betetzen ez duten enpresek ehuneko 25eko edo hortik gorako partaidetza zuzena nahiz zeharkakoa ez izatea bertan.
  • Administrazio publikoen aurreko zerga-betebeharrak egunean edukitzea, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere. Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharren egoera ofizioz begiratuko da.
  • Nolanahi ere, baztertuta geratzen dira sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta elkarte edo lanbide jarduerak burutzen dituztenak ere (elkarteak, lanbide elkargoak etab.).
  • Onuraduna ezingo da egon Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera horrelakorik jasotzea galarazten duen egoeraren batean.

Documentazioa

  • Diru-laguntzaren eskabidea Documento Word
  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada, nortasun-agiriaren fotokopia; eskatzailea pertsona juridikoa bada, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, eta eskabidea egiten duen pertsonaren nortasun-agiria eta ordezkatze-ahalmena (kopiak).
  • Proiektua gauzatu dela ziurtatzen duten froga dokumentalak: errotuluen argazkia, Web orrien kapturak...
  • Egindako gastuen jatorrizko fakturak. Fakturak 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra bitartean egindakoa izan beharko du.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duen ziurtagiria, edo Udalak datu horiek eskuratzeko baimen-orria.
  • Baterako zinpeko aitorpena: I eranskina Documento Word.

Udalak ofizioz begiratuko du enpresak Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emanda dagoela, Udalarekin zorrik ez duela, eta -eskatzaileak horretarako baimena ematen badio- Segurantza Sozialean eta Ogasunean ere ordainketak eginak dituela.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan

Online izapidetzea Atención online

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.