Uraren eta saneamenduaren alorreko garapenean laguntzeko proiektuetarako dirulaguntzak
Garapen-bidean dauden herrialdeetako populazioek ura edo saneamendua izan dezatela ahalbidetuko duten proiektuak gauzatzen hasteko dirulaguntzak ematea.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko organizazio edo entitateek eskatu ahal izango dute diru-laguntza, baldin eta beren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz, eta Gasteizen duten presentzia eta jardunari eusten badiote.
Epea
2020. urtea: Deialdiaren iragarkia ALHAOn (ALHAO 2020ko marxoaren 6a, 27 zk.) argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta:
- Aldez aurreko hautaketa-fasea: 2020ko apirilaren 1era arte.
- Behin betiko proiektuak aurkezteko fasea: 2020ko azaroaren 23ra arte (data eguneratua).
Betebeharrak
Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.
Dokumentazioa
- Diru-laguntzaren eskabidea
- Proposamena aurkezteko formularioa, fase bakoitzerako ereduaren baliatuz
:
- Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.
Araudia
- Uraren eta saneamenduaren alorreko garapenean laguntzeko proiektuetarako dirulaguntzak emateko Gasteizko Udalaren 2020ko deialdia arautuko duten berariazko oinarriak
- 2020. urterako Gasteizko Udalaren dirulaguntzetarako deialdia arautzeko oinarri orokorrak
- Diru-Laguntzei buruzko Udal Ordenantza
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:
- Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
- Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
- Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.
Oharrak
- Egiaztatzeko agiriak
: berariazko oinarrien 7a-J, 7b-J inprimakiak eta orkorreko oinarrien 6-J inprimakia.
- Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Garapenean Laguntzeko Zerbitzura jo dezakezu, 945 161616 telefonoa 6509 luzapena, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00).
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.