Ahalordea askiesteko eskatzea

Eskabidea, Udalak erakunde eskatzaile batek bere izenean eta Vitoria-Gasteizko Udalaren aurrean bermea eratzeko asmoz eman duen ahalordea erregistra dezan.

Dokumentazioa | Izapidetzea

Nork

Pertsona juridikoak.

Dokumentazioa

  • Baltzuaren notario-ahalordearen eskrituraren kopia.
  • Hala badagokio, baltzua eratzeko eskritura kopia.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoa.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara, nahiz Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoaren Zerbitzura jo dezakezu. . Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.