Gizarte-etxe eta kirol instalazioetan guneak lagatzeko eskaera

Udal espazioetan denboraldiko erreserba programatuak egitea, alegia, kirol guneak, gela, lantegi edo ekitaldi-areto bat edo gehiago erabiltzeko aukera izatea denboraldi oso batean (urritik ekainera bitartean) jarduera jakin bat garatzeko.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Epea | Araudia | Izapidetzea

Nork

Elkarteek. Garatu nahi dituzten ekintzek elkartearen helburuak bete behar dituzte.

Epea

2020. urtea: ekainaren 1etik uztailaren 12ra bitartean.

Betebeharrak

  • Elkarte guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan edo dagokien Erregistro publikoan izen eman behar dute, eta beraien datuak eguneraturik izatea beharrezkoa da.
  • Kirol guneak erreserbatzeko ezinbestekoa de kirol jarduera hori parktikatu ohi dutela frogatzea.
  • Ezinbestekoa da eskatzaileek Udal Ogasunarekiko zorrik ez izatea.

Dokumentazioa

  • Eskabidea.
  • Herritar Erakundeen Udal Erregistroan izena emateko eskabidea izapidetzen ari diren elkarteek eskabide horren fotokopia aurkeztu behar dute.
  • Banku libretaren edo beste agiriren baten fotokopia, elkartearen kontu korrontea egiaztatzeko.
  • Dagokien erregistroan izena eman izanaren ziurtagiriaren fotokopia.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Zenbatekoa

Araudia

Izapidetzea

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Aurkeztutako eskaerak ikusi ondoren, espazio eta jarduera mota bakoitzean aplikatu beharreko irizpideen arabera banatuko dira guneak.
  • Ez da epez kanpo edo osatu gabe aurkeztutako eskaerarik onartuko.
  • Denboraldirako erreserba programatuei udal ordenantzak ezarriko zaizkie.
  • Erreserba onartu ondoren, Udalak eta eskaera egiten duen erakundeak aretoak lagatzeko hitzarmena sinatu beharko dute.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko herritarrei laguntzeko bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.