Fakturak

Pertsona fisiko edo juridikoek fakturak kontsultatzea (digitalak, paperekoak edo bestelakoak), izapidetzen hasi gabe dauden fakturak baliogabetzea edo Gasteizko Udalari edo haren erakunde autonomoei zuzendutako fakturei alta ematea.

Online izapidea

Faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorra (ziurtagiri digitalarekin).

Fakturen alta multzoan egiteko, aldez aurretik, Udalarekin harremanetan jarri beharra dago, registrodefacturas@vitoria-gasteiz.org postara idatziz; gaian "Web zerbitzua erabiltzeko eskabidea" zehaztu beharko da, eta beharrizanak azaldu.

Aurrez aurre izapidea

2015eko urtarrilaren 14ko ebazpenaren arabera, aukera hori 5.000 euroko edo kopuru horretatik beherako (BEZa barne) papereko fakturetarako baino ezin da baliatu, herritarrei laguntzeko bulegoetan. Papereko fakturak hornitzaileari buruzko datu hauek jaso beharko ditu: enpresaren izena, NAN edo IFK, helbidea, faktura zenbakia, kontzeptua, zenbatekoa, BEZa, banku kontuaren zenbakia (diru-sarrera egiteko) eta fakturaren sortzaile den udal zerbitzuaren izena.

Betebeharrak

Faktura elektronikoen alta modu hauetan egin daiteke:

Banaka. Orientabide gisa, faktura elektronikoak sortzeko bi aukera adierazten dira: facturae.gob(Beste leiho batean irekiko da) (Industria, Energia eta Turismo Ministerioa) eta ef4ktur.com(Beste leiho batean irekiko da) (euskal foru aldundiak).

Multzoan. Bereziki Udalari faktura kopuru handia igortzen dietenentzat, faktura elektronikoak automatikoki bidaltzea ahalbidetzen duen kudeaketa sistema badute.

Bi kasuetan, betebehar hauek daude:

  • Faktura aurkezten duenak egiaztagiri digital baten edo HUTen bidez identifikatuta egon behar du.
  • Fakturaren jaulkitzaileek edo fakturaren aurkezleek "hirugarrenak" izenez ezagutzen den udalaren sistema informatikoan alta emanda egon behar dute, eta jakinarazpenetarako helbidea izan. Bestela, jo herritarrei laguntzeko bulegoetara.
  • Faktura elektroniko indibidualak bakarrik onartuko dira.
  • Igorritako fakturek betekizun hauek bete beharko dituzte:
    • Facturae (3.2 - 3.2.1 bertsioa) faktura elektronikoaren formatu egituratura doituko dira, eta sinadura elektronikoa XMLAdvanced Electronic Signatures (XAdES) espezifikazioaren araberakoa izango da.
    • Faktura azken organo hartzaileari zuzen hel dakion, ezinbestekoa izango da organo kudeatzailea, izapidetzen duen atala eta hartzailearen kontularitza-bulegoa jakinaraztea. Kontsultatu "balio duten zentroak" agiria pdf.

Araudia

  • Abenduaren 27ko 25/2013 Legea, faktura elektronikoa sustatzeko eta sektore publikoan fakturen kontularitza-erregistroa sortzekoa.
  • Ekainaren 24ko HAP/1074/2014 Agindua, faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorrak bildu behar dituen baldintza tekniko eta funtzionalak arautzen dituena.
  • 2015eko urtarrilaren 14ko ebazpena (Eranskina pdf), faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorra sortu eta fakturak izapidetu eta horien kontularitza-erregistroa egiteko prozedura arautzekoa.

Oharrak

Faktura elektronikoaren alta Gasteizko Udaleko Erregistro Nagusian erregistratuko da eta faktura aurkezten duenak horren egiaztagiria eskuratu ahalko du.


Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita 010 (edo 945 16 11 00) argibideetarako telefonora ere.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.