Udalaren Liburutegi Sarearen bazkide izateko eskabidea
Udalaren Liburutegi Sarearen bazkide izateak dokumentuak (liburuak, CDak, DVDak eta aldizkariak) maileguan doan hartzea ahalbidetzen du, Gasteizko udal liburutegietan zein Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta dauden liburutegi guztietan.
Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Dokumentazioa
- Nortasun agiria, pasaportea edo egoitza baimena.
- Herritarren Udal Txartela.
- Eskabide-orria.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.
Araudia
Udalaren Liburutegi Sarearen araudia.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
- Udalaren Liburutegi Sarearen liburutegietan.
Oharrak
- Udal Liburutegien Sarearen bazkide izateko eskabidea egiteko beste identifikazio txartel hauek ere balio dute:
- ONA.
- Izenpe.
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitako txartela.
- Ignacio Aldecoa kultur etxeko txartela.
- Online liburutegiko zerbitzuak baliatzeko, udal liburutegi batera joan eta sartzeko gako pertsonala eskatu behar da.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.