Kultur proiektu, ekitaldi eta sendotutako jaialdietarako dirulaguntzak

Hiriko kultur eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kulturaren arloko sustapen-, sorkuntza-, prestakuntza- eta zabalkunde-ekimenetan laguntzea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Pertsona fisikoek edo juridikoek eskatu ahalko dute dirulaguntza, baldin eta haien helbidea Arabako Lurralde Historikoan badute.

Epea

2023. urtea: martxoaren 16tik apiliraren 4ra

Dokumentazioa

  • Dirulaguntzaren eskabidea pdf
  • Pertsona fisikoak: Eskatzailearen Nortasun Agiria. Ordezkarien kasuan, ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotocopia.
  • Pertsona juridikoak:
    • Elkartearen edo entitatearen legezko ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotokopia, eta ordezkaritza-ahalmena egiaztatzen duen agiria.
    • Entitatearearen eraketa-eskrituren edo estatutuen fotokopia. Elkartea Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan edo, bestela, dagokion erregistro publikoan izena emanda dagoela egiaztatzen duten agiriak.
  • Dirulaguntzarekin finantzatu nahi den zerbitzu edo programaren proiektua.

Egiaztatzeko agiriak

Informazio gehiago oinarrietan: ALHAO 2023ko martxoaren 15a(Beste leiho batean irekiko da)

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

*Dokumentazio digital aurkezteko informazioa.

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da, eta erregistro elektronikoa baliatzeko jarraibideak jarraitzea.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.