Enplegua sustatzeko laguntzen eskaera 50 langile baino gutxiagoko Gasteizko enpresentzat

Gasteizko udalerrian egoitza eta lantokia dituzten eta COVID19ak sortutako krisiaren eragina jasan duten 50 langile baino gutxiagoko enpresetan enplegua sustatzeko laguntzak. Bi motakoak dira:

  • 1 motakoa. 2020ko martxoaren 14aren aurretiko kontratuak mantentzegatik, gutxienez, 2020ko ekainaren 21etik 6 hilabete. Kontratua etenda egon bada, etenaldia gehituko zaio aldi horri.
  • 2 motakoa. Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeagatik, 2020ko martxoaren 14aren ondoren. Kontratua etenda egon bada, etenaldia gehituko zaio aldi horri.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak

Nork

Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak barne) eta kontratatutako langileak dituzten autonomoak.

Epea

2020. urtea: deialdiaren iragarkia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik (ALHAO: 2020ko urriaren 16a, 117 zk.).

Eskaera egiteko epea 2021eko martxoaren 1era arte luzatu da.

Betebeharrak

Deialdiaren oinarrietan jasotzen dira enpresa eta autonomo onuradunen betekizunak, kontratatu behar diren pertsonen ezaugarriak eta diruz lagun daitezkeen ekintzak.

Eskabidea egitean aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide-agiria (I.Eranskina) pdf eta II. Eranskina pdf atal guztiak beteta.
  • Eskatzailea egiaztatzeko eta identifikatzeko dokumentazioa, deialdiaren 14. oinarrian, dagokion atalean, zehaztutakoa.
  • COVID-19aren krisiak enpresaren edo autonomoaren jardueran izandako eragina egiaztatzeko dokumentazioa, deialdiaren 14. oinarrian, dagokion atalean, zehaztutakoa.
  • Mantendutako kontratazioaren baldintzak edo mugagabe bihurtutako aldi baterako kontratuen egiaztatzeko dokumentazioa, deialdiaren 14. oinarrian, dagokion atalean, zehaztutakoa.

Geroago aurkeztu beharreko dokumentazioa

Hala galdatzen delarik eta diruz laguntzen den aldia bukatu ondoren, deialdiaren 14. oinarrian, dagokion atalean, zehaztutakoa, mota bakoitzeko.

Araudia

Izapideak

Aurrez aurre
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.