Herritarren Udal Txartelaren eskaera (HUT)

Gasteizko Udalak jaulkitzen duen txartel bat da Herritarren Udal Txartela (HUT), norberak eta ez bestek erabiltzekoa, eta udal instalazio, zerbitzu eta tramite jakin batzuetan identifikatzeko balio du.

HUTa birtuala da, telefono mugikor batean edo gehiagotan instalatu daiteke eta formatu fisikoan ere eska daiteke.

Txartela eskatu eta jasotzea

HUTa aurrez aurre eskatu behar da, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Eskabidea egiteko behar diren agiriak

Eskatzaile guztiek aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra

  • Jatorrizko identifikazio-agiria.
  • Karnet tamainako argazki bat (nahiago bada, bulegoan bertan egingo da).
  • Telefono mugikorreko zenbaki bat, mugikorrean instalatzeko (aukerakoa).
  • Helbide elektroniko bat, pasahitza aktibatu ahal izateko (aukerakoa).

16 urte edo gehiago duten eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria, bulegora norbera joan ezean:

  • Bulegora doan pertsona txartela eskatzen duenaren legezko tutorea bada, legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko du, identifikazio-dokumentuarekin eta eskatzaile guztiei eskatutako gainerako dokumentazio orokorrarekin batera.
  • Bulegora doan pertsona harrera- edo tutoretza-entitate batek akreditatutakoa bada, bere identifikazio-dokumentua eta akreditazioa aurkeztu beharko ditu (harrera-/tutoretza-dokumentuak ere balio du).
  • Eskaera beste pertsona batek egiten badu, erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko du, berak sinatua, bere identifikazio-dokumentua, eta, txartela zein pertsonarentzat eskatzen den, haren identifikazio-agiriaren fotokopia. (Kasu horretan, txartela euskarri fisikoan baino ez da emango. Telefono mugikorrean instalatzeko eta/edo tramiteak online egin ahal izateko pasahitza aktibatzeko, titularrak herritarrei laguntzeko bulego batera joan beharko du).

16 urtetik beherako eskatzaileentzat aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria

  • Bulegora titularra bera joaten bada, 16 urtetik beherakoei HUTa egiteko baimena aurkeztu beharko du, amak, aitak edo legezko tutoreak sinatua edo harrera- edo tutoretza-entitateak zigilatua, sinatzen duen pertsonaren identifikazio-dokumentuaren fotokopiarekin eta eskatzaile guztiei eskatutako gainerako dokumentazio orokorrarekin batera. Legezko tutorea izanez gero, legezko ordezkaritza horren akreditazioa.
  • Bulegora doan pertsona ama, aita edo legezko tutorea bada, bere identifikazio-agiria aurkeztu beharko du, baita txartelaren titularra den adingabearen jatorrizko identifikazio-agiria ere, eta eskatzaile guztiei eskatutako gainerako gainerako dokumentazio orokorra. Legezko tutorea izanez gero, legezko ordezkaritza horren akreditazioa.
  • Bulegora doana harrera- edo tutoretza-entitate batek akreditatutako pertsona bada, bere identifikazio-dokumentua eta akreditazioa aurkeztu beharko ditu (harrera-/tutoretza-dokumentuak ere balio du).
  • 16 urtetik beherako adingabearen ama, aita edo legezko tutorea joan beharrean beste pertsona bat joaten bada haren ordez, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, non adieraziko baitu amaren, aitaren edo legezko tutorearen baimena duela; horretaz gain, bere identifikazio-agiria aurkeztu beharko du, baimena ematen dion pertsonaren identifikazio-dokumentuaren fotokopia eta eskatzaile guztiei eskatutako gainerako dokumentazio orokorra. (Kasu horretan, txartela euskarri fisikoan baino ez da emango. Horretaz gain HUTa telefono mugikor batean edo gehiagotan instalatu nahi bada eta/edo tramiteak online egiteko aktibatu nahi bada, amak, aitak edo legezko tutoreak herritarrei laguntzeko bulego batera joan beharko dute gero.)

Txartela jasotzeko lekua eta dokumentazioa

Besterik adierazi ezean, txartela birtuala da; herritarrei laguntzeko bulego guztietan ematen da mugikorrean unean bertan instalatzeko aukera.

Txartel fisikoa eskatuz gero, eskaera egiten den unean entregatuko da honako bulego hauetan:

Gainerako herritarrei laguntzeko bulegoetan eskatutakoak, gutxi gorabehera astebeteren buruan izaten dira prest.

16 urte edo gehiago duten eskatzaileen txartelak:

Txartel fisikoak jasotzea aukeratutako gizarte etxekoizapide azkarren leihatilan, edo herritarrei laguntzeko bulegoan, honako dokumentazio honekin:

  • 16 urte edo gehiago duen titularrak berak, jatorrizko identifikazio-agiria aurkeztuz.
  • Ezintasuna duen 16 urtetik gorako titular baten legezko tutoreak, jatorrizko identifikazio-agiriarekin eta legezko ordezkaritzaren egiaztagiriarekin.
  • HUTaren titularraren harreraz edo tutoretzaz arduratzen den entitate batek akreditatutako pertsonak, bere identifikazio-dokumentuarekin eta akreditazio-dokumentuarekin (harrera-/tutoretza-dokumentuak ere balio du).

Txartel fisikoak jasotzea aukeratutako gizarte etxeko herritarrei laguntzeko bulegoan jasotzeko, honako dokumentazio honekin:

  • 16 urtetik gorako eskatzaile baten ordez beste pertsona batek jaso nahi badu txartela, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, non adieraziko baitu haren baimena duela; horretaz gain, bere identifikazio-agiria aurkeztu beharko du, txartelaren eskatzailearen identifikazio-dokumentuaren fotokopiarekin batera.

16 urtetik beherako eskatzaileen txartelak

Txartel fisikoak jasotzea aukeratutako gizarte etxeko izapide azkarren leihatilan, edo herritarrei laguntzeko bulegoan, honako dokumentazio honekin:

  • 16 urtetik beherakoa bera badoa txartelaren bila, amak, aitak edo legezko tutoreak —eskabidean halakotzat ageri dena— sinatutako baimena aurkeztu beharko du, sinatzailearen identifikazio-agiriaren fotokopiarekin batera.
  • 16 urtetik beherako adingabearen ama, aita edo legezko tutorea bera badoa txartelaren bila, eta eskaeran halakotzat agertzen bada, bere identifikazio-agiria aurkeztu beharko du.
  • HUTaren titularraren harreraz edo tutoretzaz arduratzen den entitate batek akreditatutako pertsonak jasotzen badu, bere identifikazio-dokumentua eta akreditazio-dokumentua aurkeztu beharko ditu (harrera-/tutoretza-dokumentuak ere balio du).

Txartel fisikoak jasotzea aukeratutako gizarte etxeko herritarrei laguntzeko bulegoan jasotzeko, honako dokumentazio honekin:

  • Aipatutakoez besteko pertsona bat badoa txartelaren bila, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, non adieraziko baitu 16 urtetik beherakoaren amaren, aitaren edo legezko tutorearen baimena duela; horretaz gain, bere identifikazio-dokumentua aurkeztu beharko du, eta baimena eman dion pertsonaren identifikazio-agiria.

Tramitea ondo kudeatu ahal izateko, tramitea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.

Aktibazioa, pasahitza, mugikorrean instalatzea

Jakin nahi baduzu txartela nola aktibatu edo desaktibatu, nola aldatu edo berreskuratu pasahitza, eta nola instalatu mugikorrean, kontsultatu Herritarren Udal Txartelari buruzko informazio gehiago.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.