Herritarren Udal Txartela (HUT)

Herritarren Udal Txartela

Hainbat udal zerbitzu eta tramitetan titularrak identifikatu ahal izateko Gasteizko Udalak jaulkitzen duen txartela da Herritarren Udal Txartela. 2021eko maiatzaren 24tik aurrera, euskarri fisikoan ez ezik, mugikorrean ere eraman daiteke HUT, aplikazio baten bidez.

Udal instalazioetan sartzeko erabiltzen dute abonatuek, eta, gainera, jardueren prezioetan murrizketa lortzeko aukera ematen die. Euskarri fisikoan ematen da HUT, herritarrei laguntzeko bulegoetan eskatzen delarik, baina, horrez gain, txartelaren datuak mugikorrean txerta daitezke, aplikazio baten bitartez. Prozedura erraz baten bitartez, webgunean tramiteak egiteko aktiba daiteke HUT.

Zer egin dezaket txartela aktibatuta badaukat?

HUT aktibatuta edukiz gero, ikastaro, zozketa, udaleku, lehiaketa eta bestetan izena eman dezake titularrak Udalaren webgunearen bitartez. Era berean, partaidetza-prozesuetan bozka dezake, eta, gainera, udal instalazioetako abonatua bada, instalazioak erreserbatu, ikastaro eta jardueretako izen-emateak kontsultatu eta abar.

Aktiba ezazu txartela

HUT aktibatzen baduzu, hainbat tramite egin ahal izango dituzu online, Udalaren webgunean. Horretarako, Udalaren Egoitza elektronikoan sartu behar duzu Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eskatzean eman zizuten pasahitza. Pasahitz hori ez baduzu, herritarrei laguntzeko bulego batera joan behar duzu.

Gogoan izan: udal instalazioetako abonatua ez bazara ere eska dezakezu, edo aktibatu, Herritarren Udal Txartela.

HUT mugikorrean

VGTMC aplikazioa

Herritarren Udal Txarteleko datuak telefono mugikorrean sar daitezke, horretarako garatutako aplikazio baten bitartez. Hartara, zenbait izapide egiteko balia daitezke datu horiek, hala nola kirol instalazioetara sartzeko, txartel fisikoa aldean eraman beharrik gabe. Gainera, telefono berari hainbat HUT lotzeko aukera ematen du aplikazioak; esate baterako, norberaren kargu dauden adingabeen HUTak eramateko.

HUTeko datuak mugikorrean sartzeko izapidea aurrez aurre egin daiteke herritarrei laguntzeko bulegoetan, edo egoitza elektronikoaren bitartez.

HUTren inguruko tramiteak

Herritarrei laguntzeko bulegoetan nahiz 010 telefonoan kontsultatu ditzakezu HUTren inguruko zalantzak. Gainera, ohiko galderak ere kontsulta zenitzake webgunean.