Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko dirulaguntzak
Merkataritza establezimenduetan kanpoko errotulazioa aldatu eta izenetan euskara sartzeko, zein merkataritza eremuan euskararen presentzia eta erabilera sustatzearekin lotutako gastuetarako dirulaguntzak ematea.
Epea | Betebeharrak | Araudia | Izapidetzea
Nork
Bizilekua Gasteizko udalerrian duten, eta merkataritza jardueraren batean diharduten pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta deialdian jasotako betebeharrak betetzen badituzte.
Epea
2023. urtea: irailaren 22ra arte.
Betebeharrak
- 50 langile baino gehiago ez izatea.
- Urteko negozio-bolumenak edo balantze orokorrak 10 milioi euro ez gainditzea.
- Aurreko baldintzetako bat betetzen ez duten enpresek ehuneko 25eko edo hortik gorako partaidetza zuzena nahiz zeharkakoa ez izatea bertan.
- Administrazio publikoen aurreko zerga-betebeharrak egunean edukitzea, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere. Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharren egoera ofizioz begiratuko da.
- Nolanahi ere, baztertuta geratzen dira sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta elkarte edo lanbide jarduerak burutzen dituztenak ere (elkarteak, lanbide elkargoak etab.).
- Onuraduna ezingo da egon Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera horrelakorik jasotzea galarazten duen egoeraren batean.
Dokumentazioa
- Dirulaguntzaren eskabidea (pdf)
- I Eranskina
- Eskatzailea pertsona fisikoa bada, nortasun-agiriaren fotokopia; eskatzailea pertsona juridikoa bada, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia, eta eskabidea egiten duen pertsonaren nortasun-agiria eta ordezkatze-ahalmena (kopiak).
- Proiektua gauzatu dela ziurtatzen duten froga dokumentalak: errotuluen argazkia, Web orrien kapturak...
- Egindako gastuen jatorrizko fakturak. Fakturak 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean egindakoa izan beharko du.
- Fakturen ordainagiriak. Ordainketa 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean egindakoa izan beharko da.
Udalak ofizioz begiratuko du enpresak Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emanda dagoela, Udalarekin zorrik ez duela, eta Segurantza Sozialean eta Ogasunean ere ordainketak eginak dituela.
Araudia
- 2023. urtean merkataritza establezimenduetan kanpoko errotulazioa aldatu eta izenetan euskara sartzeko, zein merkataritza eremuan euskararen presentzia eta erabilera sustatzearekin lotutako gastuetarako dirulaguntzak.
- Vitoria-Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarri orokorrak 2023. urterako.
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei laguntzeko bulegoetan
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.