Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntza ekonomikoak

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea | Oharrak

Nork

Enpresa pribatuak (50 soldatapeko baino gutxiago, eta 10 milioi eurotik beherako negozio-bolumena edo balantze orokorra, urtean), merkataritza-jarduera bat egiten dutenak eta deialdiaren betekizunak betetzen badituzte.

Epea

2023. urtea: maiatzaren 15etik ekainaren 30era (2023ko martxoaren 20ko ALHAO 33zk.)(Beste leiho batean irekiko da)

Diru-laguntzaren gai izan daitezkeen ekintzak eta gastuak

  • Enpresa berriek -Ekonomi Jardueren gaineko Zergan 2018ko uztailaren 1az geroztik alta emandakoak- gauzatzen dituzten proiektu eta inbertsioak.
    • Eratzeko eta abiarazteko gastuak.
    • Komunikazio-gastuak.
    • Prototipoen diseinuarekin eta fabrikazioarekin, jabetza industrialaren babesarekin eta izen komertzialekin lotutako gastuak.
    • Kudeaketa-sistemak ezartzeak eta ziurtatzeak eragindako gastuak.
    • Aktibo finkoko elementuetan egindako inbertsioak.
  • Aurkezten diren proiektuek gutxienez diruz lagun daitekeen 5.000 euroko in-bertsioa izan beharko dute.
  • Diru-laguntzaren zenbatekoa gastuen % 40 izango da gehienez, eta 8.000 euro eman ahalko dira enpresa onuradun bakoitzeko eta urteko.

Dokumentazioa

  • I. eranskina: eskabide-orria eta zinpeko aitorpena pdf
  • II. eranskina: aurkeztutako inbertsioen laukia pdf
  • Pertsona fisikoak: NANaren fotokopia.
  • Pertsona juridikoak: IFZren fotokopia eta enpresaren eraketa eskriturena, baita ordezkatze-ahalmenarena eta ordezkatze-ahalmena duen pertsonaren NANa ere.
  • Soldatapeko langilerik badu, azken hilabeteko TC2 agiria.
  • Soldatapeko langilerik ez badu, azken hilabeteko autonomo ordainketaren ordainagiria.
  • Memoria deskribatzailea duen enpresa proiektua.
  • Behar izanez gero, Espainiako Patente eta Marken Bulegoan (OEPM) marka erregistratzeko eskabiearen kopia.
  • Fakturen fotokopiak.
  • Leasing kontratuaren fotokopia erkatua, ibilgetua formula horren bitartez erosi bada, baita kuoten kopia ere.
  • Aurkeztutako fakturen ordainketaren banku-egiaztagiriak.

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki. Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Diru-laguntza eskabideek ez badituzte oinarri hauetan xedatutako baldintzak betetzen, edo bertan galdatutako agiriak ez baldin bazaizkie gehitzen, eskatzaileei 10 eguneko epea emango zaie akats eta okerrak konpondu edo falta diren beharrezko agiriak ekar ditzaten. Halaber ohartaraziko zaie hala egin ezean eskaera bertan behera utzitakotzat joko dela.
  • 2022ko ekainaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitarteko aldiari -biak barne- dagozkion fakturak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, deialdiaren kontzeptuei dagozkielarik.
  • Fakturak ordaindu izanaren egiaztagiriak aurkezteko azken eguna 2023ko uztailaren 31 izango da.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.