Genero-berdintasunaren alorrean jarduerak eta proiektuak egiteko diru-laguntzak

Talde feministak eta LGTBI eta emakume-elkarteak sendotzeko laguntza, ikuspegi feminista edo genero-ikuspegi argia duten proiektuak finantzatuz eta helburu berarekin, entitatean bertan emakumeen partaidetza aktiboa sustatzeko eta beren jarduera eremuan genero-berdintasunerako proiektu edo jarduerak egiteko sortutako espazio bat duten entitate mistoen proiektuak sustatzea.

Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Deialdian aipatutako elkarte onuradunek.

Epea

Hilabete batekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO 5 zk., 2020ko urtarrilaren 15a):
2020ko urtarrilaren 16tik otsailaren 17ra arte.

Betebeharrak

Diruz lagundutako elkarte onuradunek deialdian ezarritako betebeharrak izango dituzte eta oinarrietan eskatutako eskabideorria eta beste dokumentazioa aurkeztu.

Araudia

Eskabidea egitean aurkeztu beharreko agiriak

  • Diru-laguntzaren eskabidea Documento Word.
  • Proiektua, deialdiaren II.eranskinaren pdf arabera.
  • Azpikontratatzearen kasuan: III.Eranskina Documento Word
  • Eskabidea izenpetzen duenaren ordezkatze-ahalmena egiaztatzen duen agiria eta elkartearen lege-ordezkaria den pertsona fisikoaren nortasun agiriaren fotokopia.
  • Banketxearen egiaztagiria, kontu zenbakia eta titularraren izena agertzen dituena (elkarteak berak izan behar du titular).
  • Berdintasunerako Zerbitzuak lehendik ez baditu edo aldatu badira dokumentu hauek:
    • Elkartearen estatutuen fotokopia.
    • Zuzendaritza Batzarraren osaketa, elkarte mistoen kasuetan soilik.
    • Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
    • Gasteizko Herritar Erakundeen Udal Erregistroko izen-emate zenbakia berariaz adierazi beharko da.
  • Dena delako Erregistro Publikoan emandako izenaren ziurtagiri eguneratua.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan

Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Egoitza elektronikoan jarduteko betebeharrak:

  • Ezinbestekoa da identifikazio txartel digital batekin konektatzea.
  • Agiriak erantsi baino lehen deskargatu eta osatu behar dira.
  • Eransten diren agiriek ezingo dute izan 10MBetik gorakoak eta fitxategiaren izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki behar izango ditu.

Oharrak

  • Emandako diru-laguntzak bi hilabeteko epean, proiektuan jasotako jarduerak amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
  • Beste agiri batzuk eskatu ahalko ditu Berdintasunerako Zerbitzuak, diru-laguntza eskabidearen ebazpena behar bezala justifikatzeko.
  • Berdintasunerako Zerbitzuak argibideak eta aholkularitza eskainiko die diru-laguntza eskatu nahi duten elkarteei. . Kontsultak egin ahalko dira 945 16 13 45 telefono-zenbakira deituta edo helbide elektroniko honetan: igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.