Errolda ziurtagiri historikoa

Udalerrian erroldaturiko pertsonen bizilekua edo bizikidetasuna modu frogagarrian egiaztatzeko dokumentua.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Izapidetzea

Betebeharrak

Gasteizko udalerrian erroldaturik egon izana.

Dokumentazioa

  • Adin nagusikoak: nortasun agiri originala, NANa, Egoitza-baimena, ANZa, Pasaportea.
  • Adingabekoak: famili liburua.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Oharrak

Ez nahastu ziurtagiria errolda agiriarekin. Ziurtagiria izapide hauetarako emango da:

 

  • Enbaxada eta kontsulatuetarako edo atzerriko erakundeetarako izapideak, adopzioa...
  • Etxebizitza kolektiboetan bizi diren pertsonek eskatutako errolda informazioa.
  • Data zehatzen arteko errolda inskripzioei buruzko eskabideak.
  • 2001eko maiatzaren 1a baino lehenago baja emandako pertsonen oinordetza tramiteak. Horren ondorengo data bada nahikoa izango da orri historikoa.


Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010(Beste leiho batean irekiko da) informazio telefonora (945 16 11 00(Beste leiho batean irekiko da)) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.