Ikastetxera joateko mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko diru-laguntza

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidea

Nork

Gasteizko ikastetxeak.

Epea

2021- 2022 ikasturtea: oinarrien laburpena ALHAOn (Beste leiho batean irekiko da)argitaratzen den egunaren biharamunetik 2022ko uztailaren 8ra.

Betebeharrak

  • Ikastetxea Gasteizko udalerrian kokatuta egotea edo, gutxienez, ikasleen % 60 udalerrian erroldatua egotea.
  • Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta eduki.
  • 2021eko irailetik 2022ko ekainera bitartean ikastetxera joateko mugikortasun aktibo eta autonomoa bultzatzeko proiektu bat garatzen aritzea edo garatzeko asmoa izatea.
  • 2021eko irailetik 2022ko ekainera bitartean ikasturtean jarduera horiek egiteak gastuak ekarri izana –fakturen bitartez egiaztatu daitezkeenak–, mugikortasun aktibo eta autonomoaren sustapenari estu-estu lotuak. Honako hauek joko dira proiektuarekin zerikusia duten gastutzat:
    • Ikastetxera joateko mugikortasun aktibo eta autonomoaren sustapenari buruzko ikastaro, hitzaldi eta lantegien antolakuntza.
    • Oinezko edo bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzearekin zerikusi zuzena duten obra edo lanak egitea. Adibidez, bizikletentzako aparkaleku seguruak sortu edo handitzea.
    • Ikastetxera joateko mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzearekin zerikusi zuzena duten komunikazio-kanpainak egitea.
    • Diru-laguntza eskatzen duen erakundea titularra den lantokian lan egiten duten langileei lagatzeko bizikletak erostea.
    • Eskola-bide seguruak egiteko proiektuak garatzea: “pedibusak”, “bizibusak”, eskola-bideak seinaleztatzea eta abar.
    • IGIko teknikarien iritziz antzeko izaera duten beste batzuk.
  • Ikastetxeek beharrezko argibideak eman beharko dituzte, egokitzat jotzen bada, IGIko teknikariek egiaztatzerik izan dezaten aurkeztutako fakturak eta diruz lagundutako proiektuen garapena bat datozela.
  • Ikastetxe bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal du, dela ikastetxearen izenean, dela bertako ikasleen familien elkartearen izenean.

Dokumentazioa

  • Erantzukizunpeko adierazpena (1. eranskina), eskabide berbera beste udal sail edo zerbitzutan aurkeztu ez izanari buruzkoa.
  • Erantzukizunpeko adierazpena (2. eranskina), ikasleen ehunekoari buruzkoa, ikastetxea Gasteizko udalerritik kanpo badago.
  • Bankuko kontu-zenbakia eta identifikazio fiskalerako txartelaren fotokopia, CEAn dirulaguntza eskatzen den lehen aldia bada, edo bankuko datuak aldatu badira. Banketxeak emandako egiaztagiria aurkeztu behar da, kontu zenbakia eta titularraren izena agertzen dituena. Ikastetxea izan behar da titularra, ez pertsona bat.
  • Jardueren kostua justifikatzen duen oroitidazki ekonomikoa:
    • 1-J eranskina: Funts propioen edo beste erakunde batzuetatik jasotakoen justifikazioa
    • 2-J eranskina: Diruz lagundutako proiektuari dagozkion gastuen egiaztagirien zerrenda. Jatorrizko fakturak eta ordaindu direla egiaztatzen duten agiriak erantsi beharko zaizkio. Dirulaguntzari egozten zaizkion langile-gastuetarako, nominak eta TCak (egungo RNT eta RCL) erantsiko dira.
    • 3-J eranskina: Proiektu edo jardueraren diru-sarrera eta gastuen balantzea.
    • 5-J eranskina: Zinpeko aitorpena: onuradunak bete beharreko eranskina.
    • Eskola-garraiori lotutako gastuen jatorrizko fakturak eta horien kopiak. Garraio kolektibo publikoa erabili izanez gero, erositako txartelen bidez justifikatu ahalko da gastua.

Araudia

Izapidea

Aurrez aurre

Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Online tramitatzea

Erregistro elektronikoaren bitartez.

Online tramitatzeko, ziurtagiri digitala behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan beharko dute, eta izenak, 64 karaktere baino gutxiago.

Erregistro elektronikoa erabiltzeko urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehienez 10 MB Eskabideak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsean aurkeztu.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Zalantzak argitaratzeko: 945 162696 telefonoak eta ceaadmin@vitoria-gasteiz.org, edo bestela 010 informazio telefonoaren bitartez (945 16 11 00).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahal izango dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bitartez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinaren helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.