Turismo-produktuak eta -esperientziak sortzeko eta garatzeko ezohiko laguntzak

Ezohiko laguntzak, norgehiagoka-prozeduraren bitartez, turismoa eta kongresua sustatzen dituzten jardueretarako, Vitoria-Gasteiz marka turismo- eta biltzar- helmuga iraunkor gisa indartzen laguntzeko.

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Arauak | Izapidetzea

Nork

Enpresa pribatuak, haien forma juridikoa edozein delarik, turismo sektorean beren jarduera helburu sozialaren bidez frogatzen dutenak.

Epea

Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, deialdiaren laburpena Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO) argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita: ALHAO 72. zk, 2020ko ekainaren 29a(Beste leiho batean irekiko da)

2020. deialdia: uztailaren 30era arte.

Betebeharrak

  • Deialdiaren oinarrietan zehaztutakoak.

Documentazioa

Arauak

Izapideak

Aurrez aurre
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez. Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki. Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

  • Datu pertsonalak.
  • Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MG. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  • Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MG.
  • Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu edo promocioneconomica@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez harremanetan jarri.

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.