Kontratazio zerrendak kontsultatzea eta datuak aldatzea
Kontratazio Zerrenden kudeaketa udal plantilan aldi baterako sortzen diren lanpostuak beteko dituzten langileak hautatzeko tresna da.
Dokumentazioa | Araudia | FAQs | Izapidetzea
Nor
Langileen hautaketa prozesuetan sortutako aldi Baterako Kontratazio Zerrendetan dauden kideak (Eskaintza Publikoaren Deialdiak edo zerrenda bat sortzeko edo zabaltzeko hautatze prozesuak) edo bere legezko ordezkariak.
Dokumentazioa
- Interneten bidez: Identifikazio txartel digitala.
- Telefonoz edo posta elektronikoaren bitartez: Aldaketak telefonoz egiteko gakoa.
Araudia
Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerrendak Kudeatzeko Araudia.
Izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea
945.161.653 (Funtzio Publikoaren Saila).
Hizketaldiak grabatu egiten dira. Aldez aurretik Funtzio Publikoaren Sailean entregatu behar da inprimakia, aldaketak telefonoz egiteko gakoarekin batera.
Posta elektroniko bidezko izapidetzea
seleccpersonal02@vitoria-gasteiz.org. Inprimakia.
Online izapidetzea
Udalaren kontratazio zerrendak kontsultatzea eta datuak aldatzea zerbitzuaren bidez.
Oharrak
Norberaren datuak aldatzeaz gain (helbidea edo telefonoa), parte hartzeko baldintzak ere alda daitezke Aldi Baterako Kontratazioetarako Zerrendak Kudeatzeko Araudiaren erantsinean jasotako parametroen arabera.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.