Gasteizko Udala - Erabilerraztasuna

Udalaren web-guneak arauen AA mailarako zehaztutako jarraibideak hartu ditu kontuan; baltzuaren barruko lan taldeak landu ditu horiek.

Orrien iturburu-kodeak 1.0 estandarra betetzen du, bertsio iragankorrean, eta 2 erabiliz maketatzen dira.

Nivel 2 de adecuación a las pautas de accesibilidad al contenido web Lenguaje de marcado de hipertexto extendido 1.0Hojas de estilo en cascada 2.0

Salbuespen bakarra beste web-gune batzuen baliabideak erabiltzen dituzten orriak dira, esaterako, gizarte sare, mapa edo antzekoetarako baliabideak.

Eskaintzen diren laguntza teknikoak

Diseinu likidoa

Web-gunea unitate erlatiboak erabiliz diseinatu da, nabigatzailearen zabalerara egokituz. Beraz, edozein gailutan ongi ikusiko da.

Letra tamaina

Erabili den letra tamaina erlatiboa da: nabigatzailearen konfigurazioa aldatuz handitu edo txikitu daiteke, edo orri buruan dauden loturak baliatuz.

Hizkuntza

Hizkuntza edozein unetan alda daiteke; informazioa aukeratutako hizkuntzan agertuko da, baldin eta eskura badago.

Erabiltzailearen hobespenak

Web-guneak cookie-ak erabiltzen ditu erabiltzaileak baliatu dituen hizkuntza eta letra-tamaina gordetzeko eta, hartara, orria berriro bisitatzen duenean zuzenean bistaratzeko. Cookie-ak erabiltzailearen hobespenak gordetzeko baino ez dira erabiltzen, eta ez dira inola ere informazio pertsonalarekin lotzen. Orria bisitatzen duzun lehenengo aldia bada, nabigatzaileak aurretik definituta duen hizkuntzan agertuko zaizu.

Ahots funtzioa

Ahots funtzioa era desberdinetako ezintasunak -irakurtzekoak, ikastekoak, kognitiboak edo burukoak- dituzten pertsonei web orriak irisgarriagoak egiteko beste zenbait neurriren osagarria da.