Gasteizko auzo elkarte eta auzo elkarteen federazioentzako diru-laguntzak
Auzo-elkarte eta elkarte hauen federazioei zuzendutako diru laguntzak herritarren parte-hartzea sustatu eta indartuko duten proiektuak garatzeko. Helburuak kultura parte-hartzailea bultzatu, partaidetzaren bidez herritarrak ahalduntzeko ekimenak sustatu eta oro har, auzoko herritarren bizi kalitatea hobetzea dira, besteak beste.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea
Nork
Gasteizko udalerriko auzo-elkarteak eta auzo-elkarteen federazioak.
Epea
Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, (ALHAO 8zk., 2022eko urtarrilaren 19a).
2022. urtea: otsailaren 28ra arte.
Dokumentazioa
- Diru-laguntzaren eskabidea
- Eskabidearen eranskinak: I, II, III, IV
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.
Araudia
- 2022ean auzoetan dinamizazio eta partaidetza sozialean laguntzen duten proiektuetarako auzo-elkarteentzako laguntzak arautuko dituzten berariazko oinarriak
- Udal-aretoak-0 Eranskina
- Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarri orokorrak 2022. urterako
Izapidetzea
Zuzeneko izapidetzea
Herritarrei laguntzeko bulegoetan
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
- Aurtengo deialdiko erakunde onuradunek egindako gastua justifikatzen duen kontua aurkeztu beharko dute 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen.
- Egiaztatzeko agiriak: (
): 1-J, 2-J, 3-J, 4-J, 5-J, 6-J
- Elkarte eta federazioak eskatu ahal dute deialdi honi buruzko informazio eta aholkua Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzuan, 945161687 telefonoa eta partaidetza02@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoa.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.