Ordainketa egutegia
Aurtengo urtearen zergak ordaintzeko epeak kontsultatzea (hasiera eta epemuga).
Zergen eta zuzenbide publikoko beste diru-sarrera lokal batzuen gestio, zerga-bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantza orokorra kontsulta ere egin dezakezu.
Betebeharrak
Kontsulta egiteko ezinbestekoa da Herritarren Udal Txartelarekin edo ziurtagiri digitalak batekin konektatzea.
Izapidetze honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo, baita 010 argibideetarako telefonora ere (945161100 Gasteiztik kanpotik deituz gero).
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.