Zergak eta trafiko alorreko zigorrak on-line ordaintzea
Egiaztagiriak edo kopiak lortzea, ordainketa osoa egitea eta titularraren ordainagiria eta isunari buruzko informazioa. Prestakuntza ikastaroen matrikula ordaintzea ere posible da.
Izapidetzea
Online izapidetzea
Online izapidetzeko ezinbestekoa da identifikazio txartelarekin edo ordainagiriaren datuekin kontatzea.
Identifikazio txartel digitalaren bidezko informazioa, egiaztagiriak eta ordainketa.
Identifikazio txartel digitalik ez baduzu, baina ordainagiria edo salaketa-orria
(isuna) bai, bertan ageri diren datuak sartuta Udalak igorritako edozein zerga edo isun ordaindu ahalko duzu.
Ordainagiriaren bidezko ordaintzea.
Salaketa-orriaren bidezko isunen ordaintzea.
Ordainketa-egiaztagiria lortzea.
Oharrak
Informazio gehiago Ogasunaren web orrian dago.
Ordainketa elektronikoaren bidez, ordaintzeko dagoen zenbateko osoa ordaindu behar duzu. Ohiko galderak.
Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.