Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) aurkezpena
Eraiki zirenetik hona 50 urtetik gora dituzten eraikin guztiek eta baita (betetako urteez at) zaharberritzeko, energia eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako diru-laguntza publikoak eskatzen dituztenek ere EAT eskuratu eta Udalean aurkeztu beharko dute, eta horrela, EAEko erregistro bakarrean sartuko dira.
Epea | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak | Oharrak
Nork
- Etxebizitzaren jabeak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
Epea
- 2017ko ekainaren 28tik aurrera 50 urte bete dituztenbizilekuetarako etxebizitzetarako eraikinek eta egun horretatik aurrera katalogatutako eraikinek EAT egin beharko dute urte bete pasa baino lehen.
- eraikinak urte horiek betetzen dituenetik aurrera, bizilekuetarako eraikinen kasuan.
- hala kalifikatzen dutenetik aurrera, katalogatu egiten badute.
- Titularrek baliatu nahi duten laguntza publikoa eraikina mantentzeko, irisgarritasuna hobetzeko edo energia eraginkortasunerako lanak egiteko bada, Eraikinaren Azterketa Teknikoak eginda egon beharko du laguntzaren eskabidea formalizatu aurretik, erakinaren antzinatasuna edozein delarik.
Dokumentazioa
- EAT aurkezteko inprimakia
.
- EAT aurkezten duenaren ENA/IFZ. Ordezkari bidez jardunez gero, horrez gain ordezpen-ahalmenaren egiaztagiria ere aurkeztu beharko da.
Hauek baino ez daude baimenduta EAT egiteko:
- Arkitektoak.
- Arkitekto teknikoak eta aparejadoreak.
Titulazio horietakoren bat duen pertsona oro gaituta dago zeregin horretarako. Gainera, ez dago profesionalen inongo erregistro ofizialik; beraz, komeni zaiona aukeratu ahal izango du jabeen komunitateak.
Baimendutako pertsonak arduratuko dira EAT egiteaz, Eusko Jaurlaritzak finkatutako ereduari jarraituz.
EAT ikuskapenaren txostenetik sortzen diren betebeharrak, eta hutsak konpondu izanaren egiaztagiria aurkeztea
EATan finkatzen diren jarduerak egitera behartuta egongo dira jabeak, bertan ezartzen den moduan eta ematen den epean.
Emandako epean jarduera horiek egiten direlarik, Hutsak Konpondu direla egiaztatzen duen Ziurtagiria Euskoregiten aurkeztutakoan sortu den kodea aurkeztu behar da.
Araudia
- Azaroaren 21eko 241/2012 Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen azterketa teknikoa arautzen duena.
- 2013ko urriaren 15eko Agindua, II. eta III-ITE Eranskinak aldatzen dituena.
- Maiatzaren 20ko 80/2014 Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen azterketa teknikoa arautzen duen dekretua aldatzen duena.
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.
- 3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
- 117/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoa.
Izapideak
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko, ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak honako hauek dira:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
- Euskoregite atariak EAEko edozein etxebizitza-eraikini buruzko informazioa eskaintzen du: eraikuntza-urtea, EAT aurkezteko epea eta eraikinaren fitxa teknikoa.
Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, baita 010 (edo 945 16 11 00) argibideetarako udalaren telefonora ere.
Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.