Energia-gastua finantzatzeko laguntza-eskabideak
Baliabide ekonomiko eskaseko pentsiodunek ohiko etxebizitzan duten energia-gastua finantzatzeko laguntzak ematea.
Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapideak | Oharrak
Epea
Deialdia ALHAOn (ALHAO, 2022ko maiatzaren 11, asteazkena 54 zk) argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta bi hilabetekoa izango da.
2022ko lehengo seihilekoa: 2022ko Maiatzaren 12tik uztailaren 12rarte
Betebeharrak
- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzailea izatea -pentsioaren osagarri-.
- Eskabidea aurkezten den unean Gasteizen erroldatuta egotea, eta azken 10 urteetan gutxienez 5 urtez bertan erroldatuta egon izana -gutxienez urtebetez modu jarraikian, eskabidea egin aurreko aldian-.
- Ohiko etxebizitzako elektrizitate, gas eta bestelako erregaien fakturak ordaintzen aritzea.
- Kontsumitzaile kalteberentzako bonu soziala eskatu izana.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2. artikuluan onuradun izateko aipatzen diren debeku-egoeretako batean ez egotea.
Dokumentazioa
- Eskabide-orria
- Eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia. Gainera, bestek ordezkaturik jardunez gero, ordezkatuak eta ordezkariak sinatutako baimena
, eta ordezkariaren nortasun-agiria.
- Kontu korrontearen edo aurrezki libretaren lehenengo orriaren fotokopia.
- Elektrizitate, gas edo beste erregai batzuen hornikuntzarako indarrean dagoen kontratuaren kopia, eta azken bi faktura edo ordainagiriak.
- Bonu sozialaren eskabidearen kopia edo ebazpena.
- Laguntza eskatzailea eta ordainagirien edo banku egiaztagirien titularra bera ez badira, agiri bidez egiaztatu beharko da bien arteko erlazioa. Ordainagiriak ordaindu direla justifikatzeko titularrari egindako banku transferentziaren egiaztagiria edo haren zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dira, zeinean ordainagirietan zehaztutako zenbatekoa jaso duela adieraziko baitu, eta NAN/AIZren kopia ere erantsi beharko da.
Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen atalak eskubidea du beste edozein agiri osagarri eskatzeko.
Araudia
- Gasteizen baliabide ekonomiko eskaseko pentsiodunek 2022ko lehen seihilekoan duten energia-gastuari aurre egiteko laguntza ekonomikoak emateko oinarriak
- Gasteizko Udalaren dirulaguntzen deialdia arautzeko oinarri orokorrak 2022. urterako
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa, eta horren araudia, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua ren bitartez onetsia.
- 147/2010 Dekretua, maiatzaren 25ekoa, Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoa
- Gasteizko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza
Izapideak
Aurrez aurre
Herritarrei laguntzeko bulegoetan
Online izapidetzea
Erregistro elektronikoaren bidez.
Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.
Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:
- Datu pertsonalak.
- Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
- Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.
- Sinatu eta erregistratu.
Oharrak
- Dirulaguntza eskuratzeko eskabidea ebazten denetik gehienez 2 hilabeteko epean onuradunak Herritarrei laguntzeko bulego batean egiaztatu beharko du diruz lagundutako gastua, eta fakturak edo ordainagiriak zein dagozkion ordainketa-egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu horretarako.
- Izapide honi buruzko edozein argibide behar baduzu, jo ezazu Herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batera, edo deitu argibideetarako 010 telefonora (945 16 11 00).
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.