Ziurtagiriak erabiltzeko egiaztapenak

Atal honetan sartzeko arazoak baldin badaude, honako egiaztapen hauek egin beharko dira arazoa zein den jakiteko.

Ziurtagiria egiaztatu

  • Erabilitako ziurtagiria onartutako ziurtagirien artean dago.
  • Ekipamendu informatikoak ziurtagiria irakurtzeko beharrezko softwarea dauka.
  • Ziurtagiria indarrean dago.

Egiaztapenak ziurtagiri bakoitzaren web orrian egin behar dira.

Sinatzerakoan arazoak izan badituzu

Txartel-irakurgailuaren funtzionamendua egiaztatzea

  • Behar bezala instalatuta dagoela egiaztatu.
  • Txartela irakargailuan ondo sartuta dagoela egiaztatu.

Egiaztapen hauek egin eta gero, saiatu berriro sartzen. Horretarako itxi ezazu nabigatzailea eta berriro ireki ezazu.

Egiaztapenak egin eta gero arazoekin jarraituz gero, jo dezakezu Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara, 010 informazio telefonora (945 16 11 00), edota Herritarren postontzira.