Erregistro elektronikoa eta dosierren kontsulta

Elektronikoki erregistratu

Udalari zuzendutako eskabideak, idazkiak eta komunikazioak erregistratu edo osatu ahal izateko beharrezkoa da ziurtagiri digitala, egon behar da.

Erregistroko sarrera eta irteerak -erregistro-idazpenak- kontsultatu

Erregistroko zure sarrera eta irteera guztiak kontsultatzeko aukera ere emango dizu. Horretarako, bai ziurtagiri digitala duen txartela, bai Herritarren Udal Txartela balia dezakezu.

Erregistro elektronikoa baliatzeko jarraibideak:

Ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Morroiaren urratsak:

  1. Datu pertsonalak.
  2. Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MG. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.
  3. Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MG.
  4. Sinatu eta erregistratu.

Araudia

Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea(Beste leiho batean irekiko da).

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.