Egoitza elektronikoa - Laguntza

Egoitza elektronikorako sarbidea librea da, eta izapide bat online egin nahi denean baino ez da identifikatu beharko. Udal izapide ugari bitarteko elektronikoz egitea ahalbidetzen du egoitzak, administrazio elektronikoari buruzko indarreko legeek zedarritutako segurtasun-ingurune batean. Horretaz gain, udal izapide guztiak bideratzeko behar den informazio oro eskaintzen du espazio berriak.

Egoitza elektronikoaren orri bakoitza elkarren artean oso ezberdin diren hiru zatitan egituratzen da:

Goiburua

" "

Guneko orri guztietan finkoa den zatia. Osagai hauek ditu:

Goiburuaren 1 aldea

Udalaren webgunerako esteka, iradokizunak eta erreklamazioak egiteko kanalerako esteka, eta hizkuntza aukera: euskara eta gaztelania.

" "
Goiburuaren 2 aldea

Egoitzaren ikonoa: nahikoa da gainean klik egitea hasierako orrira itzultzeko; eta Udal bilatzailea: hitz bat tekleatzean udalaren webgune osoan bilatuko du.

" "

Goiburuaren 3 aldea

Identifikazio digitalerako esteka: HUT, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela baliatuz sartzeko; eta Data eta ordu ofizialak: Armadaren Errege Institutu eta Behatokiarekin sinkronizatutako datuak, horiek ezartzen baitute izapideen ordutegi ofiziala.

" "

Goiburuaren 4 aldea

Egoitzari buruzko informazioa eta online zerbitzuetarako estekak.

" 2

  • Egoitza ezagutzea aukeraren bitartez, informazio hau lortuko da: egoitzaren gestioa eta funtzionamenduari buruzko argibideak, egun baliogabeen egutegia, identifikatzeko moduak eta autentikotasunaren egiaztatzea.
  • Esteka zuzenak Iragarki-taula digitalera, Kontratugile profilera, Erregistro elektronikora eta Agiriak egiaztatzera.
  • Eta, Online izapidetzea izeneko aukeraren bitartez, Internetez oso-osorik egin daitezkeen izapideei sarbidea.

Orrialdearen gorputza

Egoitzaren hasierako orrian sartzean atal hauek ikusiko dira:

Gorputzaren 1 aldea

Indarrean dauden tramiteak edo denbora gutxi barru indarrean egongo diren tramiteak.

" "

Gorputzaren 2 aldea

Tramite eta zerbitzuen gidan tramite bilatzailea, eta, bilatzailearen azpian, atalka sailkatutako tramite eta zerbitzuak. Multzo bakoitza osorik ikus dezakegu (guztiak ikusi) aukeratik.

" "

Orrialdearen gainerako gorputzean agertuko da gunearen informazio nagusia egoitza elektronikoko atalen arabera.

Orri-oina

Orri-oina ere finkoa izan ohi da, eta orrialdearen gorputzaren eta testuinguru-menuen azpian agertzen da. Esteka eta eduki atal hauek ditu:

  • Esteka zuzenak aukera bilatuenei, lau taldetan antolatuta: Egoitza ezagutzea, Egoitzaren zerbitzuak, Online izapidetzea eta Sailkatutako tramiteak.
  • Alderdi hauei buruzko informazioa: Udala-harremanetarako, gunearen lege baldintzak, irisgarritasun jarraibideak eta egoitzaren web.-mapa.

" "